Urte amaiera gerturatzen doan honetan, 650 Usurbil Bizi herri egitasmoaren bisita gidatuen eskaintzak ez du etenik. Abenduaren 20ra arte bost hitzordu antolatuak dituzte; lehenengoa larunbat honetarako, azaroaren 22rako. Salbatore elizako ondarea ezagutzeko aukera izango da. Organo erakustaldia ere eskainiko da bisitan zehar.
Segidan duzue, 650 Usurbil Bizi herri egitasmoari lotutako hurrengo hitzorduen berri:
650 Usurbil Bizi: bisita gidatuak
Azaroak 22, larunbata
11:00-12:30 Salbatore Elizaren ondarea eta organo erakustaldia (erdaraz).
Azaroak 26, asteazkena
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Abenduak 8, astelehena
11:00-12:15 Museo Irekia bisita gidatua.
Abenduak 19, ostirala
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Abenduak 20, larunbata
11:00-12:30 Salbatore Elizaren ondarea bisita gidatua.
Informazio gehiago eta erreserbak: 650usurbilbizi.eus