Herriko bide baten itxieraren berri eman du Usurbilgo Udalak. Bide hori erabili ohi dutenek kontuan izan beharreko oharra duzue honako hau, beraz. Asteazken honetan, azaroaren 19an hasi eta ostiralera arte, hilaren 21era arte itxi egingo dute Oiloki eta Arratzain lotzen dituen bidea. "Euri urak bideratzeko hainbat lan egingo dira, eta beharrezkoa izango da bidea ixtea. Hainbat zanga eta arketa egingo dira", jakinarazi du Udalak.
Ez da eremu horretan, azkenaldian egindako hobekuntza lan bakarrak. Izan ere, uda partean, uztailean zehazkiago esanda, egonkortze lanak egin zituzten. "23 metroko harri-lubeta bat egin zuen. Izan ere, 2024ko urrian izandako euriteen ondorioz, luizia izan zen herri-bide horretan, eta beharrezkoa zen egonkortze lanak egitea. Guztira, 47.589 euro bideratuko dira herri-bide hori egonkortzeko; landa bideak konpontzeko aldundiaren dirulaguntza jaso zuen udalak, 26.000 eurokoa", Udaletik gogorarazi dutenez.