Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa asteazkenean

Noaua Aldizkaria 2025eko azaroaren 18a

Usurbilgo ipuin kontalariaren saioa antolatu du Sutegi udal liburutegiak asteazken honetarako, azaroaren 19rako.

Bi hamarkadako ibilbidea ospatu berritan, ekitaldi eskaintza zabalarekin dator urte amaierara arte Sutegi udal liburutegia. Hurrengo hitzordua, asteazken honetarako, azaroaren 19rako dute iragarria; Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa.

Sutegik 20 urte
Azaroak 19, asteazkena
18:00-18:50
Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa 4-5 urtekoentzat.

Azaroak 22, larunbata
11:30-13:00
Idazketa tailerra (gazteleraz), Ana Merinoren eskutik. Izen-ematea liburutegian.

Azaroak 24, astelehena
18:30-19:30
Xoxe Estévezen “Orígenes del nacionalismo en Euskal Herria (1893-1923)” liburuaren aurkezpena egilearen eskutik, Nafartarrak taldekoekin lankidetzan.

Azaroak 26, asteazkena
18:00
Pello Añorgaren ipuin kontaketa 6 urtetik gorakoentzat.

Abenduak 4, osteguna
18:00-18:45 Yolanda Arrietaren "Pox, Mox eta Trumoi, ederra kasketa!" liburu aurkezpena.
Zehaztasunak: "Yolanda Arrietak NOAUA!rentzako prestatu duen POX, MOX eta TRUMOI ipuinaren aurkezpena; 2-6 urte bitarteko haurrentzat eta euren familientzat".

Abenduak 9, asteartea
16:45-17:45
Irakurketa-solasaldia gaztetxoentzat.
Nori zuzendua: 9 urtetik gorako haur eta gaztetxoentzako.
Bideratzailea: Yolanda Arrieta.
Zehaztasunak: "Mintzagai izango dugun liburua Euskadi Saria irabazi berri duen Karmele Mitxelenaren "Aitona Floren" liburu ederra izango da".
Oharra: "liburuak jada eskuragarri ditugu Liburutegian bertan, saioaren aurretik lasai irakurri ahal izateko".

Abenduak 11, osteguna
18:30-19:45 Irakurketa-solasaldia.
Zehaztasunak: "Solasaldia Alaine Agirreren bitartekaritzaz. Mintzagai izango dugun liburua, Goiatz Labandibarren "Bekatua".
Oharra: Liburuak eskuragarri izango ditugu Liburutegian.

Abenduak 12, ostirala
18:30-19:45 Yolanda Arrietaren liburu aurkezpena .
Zehaztasunak: "Yolanda Arrietak, duela 30 urte idatzi zuen "Jostorratza eta haria" liburuaren berrargitalpena aurkeztuko du".
Oharra: liburuak eskuragarri izango ditugu Liburutegian.

Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.