"Franco duela 50 urte desagertu zen. Baina frankismoa berarekin bukatu al zen? Benetako demokrazia ekarri al zuen zenbaitzuk "eredugarritzat" jotzen duten "trantsizio" hark? Faxismoa era kezkagarrian goraka ari den honetan, hitzaldi honek gertatutakoaz ikasteko, hausnartzeko eta eztabaidatzeko parada emango digulakoan gaude", adierazi dute antolatzaileek.
Usurbil 1936 elkartearen solasaldia
Azaroak 20, osteguna
18:30 Hitzaldia Sutegin: "50 urte Francorik gabe, 50 urte demokrazian?".
Zehaztasunak:"Franco duela 50 urte desagertu zen. Baina frankismoa berarekin bukatu al zen? "Demokrazia" deiturikoaren ezarpena ez zen automatikoa izan. Borroka asko, zaurituak, hildakoak, sekulako errepresioa izan zen. Hain zuzen, benetako demokrazia ekarri al zuten batzuek "eredugarritzat" jotzen duten "trantsizio" hark?".
Hizlaria: Josu Txueka.
Antolatzailea: Usurbil 1936 elkartea.
