Zuberoako ikastolen aldeko otarrak eskatzeko aukera ostiralera arte

Noaua Aldizkaria 2025eko azaroaren 19a

Zuberoako ikastolak laguntzeko Nafartarrak taldekoen elkartasun kanpainako otarrak ostiralera arte, azaroaren 21era arte eska ditzakezue.

Gogoan izan, 2003. urteaz geroztik "Zuberoako Ikastoletako guraso eta Euskal Herriko hainbat gunetako laguntzaileek, eguberriz, tokiko ekoizle ttikien ekoizpenez osaturiko saski salmenta" bideratzen dute, bi helbururekin; batetik, Zuberoako ikastolak laguntzeko eta, bigarrenik, Zuberoako ekoizpenak ezagutarazi eta dastarazteko.

Zuberoan bi ikastola daude: Basaburuan, Alozeko ikastolan, 35 ikasle ari dira ikasten. Pettarrean, Eperra ikastolak 74 ikasle ditu gaur egun. Ezinbestekoa dute guztion laguntza eta elkartasuna. Izan ere, "Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskara hizkuntza guttiagotua da gure lurraldean. Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, Ikastolek dute euskararen transmisioa bermatzen. Zuberoan Ikastolak garatzen eta indartzen jarraitzeko Euskal Herri osoko elkartasuna ezinbestekoa zaigu".

Eskaerak NOAUA! Kultur Elkartean bideratu ahalko dituzue nahiz ikaskoli.eus atariaren bidez azaroaren 21era arte. Eskabideak telematikoki egiten dituztenek banaketa gunean Usurbil zehaztu beharko dute. Eskatutako otarrak, urtero moduan, Nafartarrak taldeak NOAUA! K.E.-k abenduaren 14an antolaturiko San Tomas Azokan izango duten postuan jaso ahalko dira.

Izan ere, geroz eta ezagunagoak dira Zuberoako ikastolen aldeko saskiek gero eta oihartzun handiagoa dute. Usurbilen aldiz, hasiera-hasieratik dugu eskaintza honen berri. Orain Internet bidezko salmentari lehentasuna ematen zaio, baina duela gutxi arte, boluntarioak aritzen ziren herriz herri, saskiak saltzen. Eta horretan, usurbildar kuadrilla batek lan handia egin du urteotan. Eta horretan segitzen du oraindik ere. Euskarak ez du babes ofizialik Iaz, guztira, 2.200 saski saldu zituzten. Haietatik 200dik gora Usurbilen. "Kopuru egokia da, bai ekonomikoki ikastolen beharrei erantzuteko, bai eta mozkinen eskaintzan", Zuberoako ikastoletako ordezkariek aditzera eman dutenez.

Ipar Euskal Herrian, euskarak ez du babes ofizialik. Beraz, "euskara hizkuntza gutxiagotua gelditzen da gure lurraldean. Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, ikastolek dute euskararen transmisioa bermatzen. Beraz hobe, gaurdanik gure esku dagozten dinamikak martxan jartzea, bihar eta etorkizunean autonomia handiago batekin bizitzeko gisan. Hortan datza ere saski salmentaren funtsetako bat".

Zuberoako ikastolen aldeko kanpaina hau gero eta ezagunagoa bada ere, "nahi genuke saretze lan hau lurralde guzietarat hedatu, salmentari buruzko informazioa zabaltzeko eta saskiak erosteko aukerak errazteko. Interesatua duen orok jarrai dezake proiektu honen garapena, ikaskoli.eus gure web orriaren bitartez harremanetan sartuz".

Basäbürüa, erabat biologikoa
Aurten, berritasunekin datoz saskiak. Basabürüa izenekoa biologikoa izango da bere osotasunean. "Saski hau mugatua izanen da 550 saskitara, laborariek ezin dutelakotz gehiago segurtatu, tokiko laborariekin ari gara eta Xiberoa ttikia den bezala laborantsa etxeak ere", kanpaina honen sustatzaileek aditzera eman dutenez.

Hiru saski

Arbaila
Produktuak:
eztia, bixkotx artisanalak, kilo erdiko bi ardi gazta, bixkotx gatzatuak, erreximenta, pastak eta tisana.
Prezioa:
57 euro.


Basabürua
Produktuak:
lukainka idorra, fusilli pasta xuriak, patea, eztia, piper ezti ozpinan, sagar jüsa, gasna biologikoa.
Prezioa:
70 euro.




Pettara
Produktuak:
ahate gibel berrosatua, eztia, ardi gazta kiloa, bixkotx sukratuak eta pastak.
Prezioa:
52 euro.

Informazio gehiagorako:
ikaskoli.eus