Guztira, Euskal Herriko 162 taldeetan batutako 650 musikari baino gehiago dira, Spotify musika plataforma digitala utzi eta haien kantak bertatik kentzea erabaki dituztenak. Haien artean dira, Usurbilgo Mihise eta Peru Galbete.
Hala jakinarazi du egunotan, Musikariak Palestinarekin ekimenak agerraldi bidez. Lehendik halako erabaki bat hartzeko motibazioa izan arren, mugarria izan da haientzat, Spotifyren sortzaileak Israelekin nahiz palestinarren aurkako genozidioarekin duen lotura. Antza, Daniel Ek izenekoak 700 milioi euro inbertitu ditu dron militarrak garatzen dituen armagintza enpresa batean.
Horren harira sortu zuten abuztu hasieran, Musikariak Palestinarekin herri ekimena pare bat musika talderekin. Aipatu moduan, ordutik 650 musikariek baino gehiagok bat egin dute deialdiarekin. Argi dute, ekonomikoki eragiteko gaitasun gutxi izan arren, egin dezaketen ekarpen nagusia boikot kolektiboa sustatu eta horren aldeko mezua zabaltzea dela.
Gehiago izateko asmotan dira eta haien boikotarekin bat egitera deitu dituzte bai musikariak, baita entzuleak ere.
Spotify utzi duten 162 musika taldeak
112, Abereh, Adrian Perez, Adur, Agara, Aiert, ALBA, Akëer, Amaren Alabak, Aposapo, Argazki bat behelainoan, Audience, Azalera, Bandatze, Bayou La Batre, Bazka, Beta proiektua, Bellum, Birkit, Bierseit, Bi Zaldi, Black Hyō, Blakkat Mentxu, Bloñ, BÑT, Borla, Borrokan, Braulio, Broken Brothers Brass Band, Broken Legacy, Chuleria Joder!, Cuero, Daño Dolor, Dena Eire, El Corazón de Sapo, Emadedei, Erantzun Esanezin, Estricalla, Fermin Muguruza, Forma, Gaizka Insunza, Galder, Ganzúa, Garena, Gatz, Giante, Ginger, Glaukoma, Goma-2, Gori gori, Haatik, Harat, Heidi Metal, Horzdun, Hitz tantak, Hiuzz, Humilitate, Hyperbolika, Ibil bedi, Iker Martinez eta Zaldi Herrenak, Incense, Ines Osinaga, Inner, Inoren ero ni, Ithaka, Isuo, Izvkari, Jipoituak, Joseba B. Lenoir, Joseba Irazoki, Jon Bellido, Jon Maia, Jonny Gerriwelt, Jupiter Jon, Kadira, Karam, Keu Agirretxea, Kinbonbo Brass Band, Koban, Kokein, Kortatu, Kuma No Motor, La Banda del Abuelo, Labar, La Furia, Larru Beltzak, Las Tipex, Lemak Lenao, Lide Hernando (Bele), Lohi Ensemble, Maddi Mahl Kobat, Mark Duti, Maruxak, Meison, Melocoton Gigante, MICE, Mihise, Mikel Urretagoiena, Mikosis, Morango, Monsieur leCrêpe, Muare, Mursego, Myotones, Nakar, Naxker, Negu Gorriak, Nekktar, Neu Troia, Never Surrender, NHIL, Noiz, Norman Bates, Nick linbott, Nigara zuek Ni Hil Nire Obego, Occhi di farfalla, Ohil, ON, Onki Xin, Onlifly, Orbel, Pelax, Perlata, Peru Altube Kazalis, Peru Galbete, Physis vs Nomos, Poxpol, Rodeo, Rodeo Idiot Engine, Rolan Garcés, Sei sega, Shibari, Stockholm s The Covenant, Txerrikumeak, Txoriburu, Txost!, TZAR, UDA, Üther, V.E.L.O., Venil, Vibora, Victimas Club, WAAH!, Xak, Xabi Agirre, Xabier Badiola, Xutik, Young talent show, Zero, Zikin, Zinez.