Hainbat ikastaro ate joka

Noaua Aldizkaria 2025eko azaroaren 20a

Denetariko trebakuntza saioak iragarri dituzte asteotarako herri eragile hainbatek.

Antzerkigintza tailerra Pelaioenean
Ixabel Agirresarobek Belmonte auzo elkarteak antolaturiko antzerki tailer bat emango du abenduko oporraldian, Kalezarreko Pelaioenean. Izena emateko epea zabalik da. Horretarako email bat idatzi behar zaio Ixabeli: ixabel.agirresarobe@gmail.com


Txokoargiko ikastaroak
Batetik, sendabelar tailerra antolatu dute Txokoaldeko Txokoargi elkartekoek azaroaren 28an eta abenduaren 12an, 17:30etan, izen bereko auzo elkartearen egoitzan bertan. Leire Lazkanok bideraturiko saiootan 12 lagunentzako tokia egongo da. Prezioa, 20 euro. Izena emateko deitu 619 591 849 telefono zenbakira.

Bestalde, makrame-bitxigintza ikastaroa ere antolatu dute azaroaren 29an, 16:30-18:00 artean, Txokoaldeko Txokoargi elkartean, 7 urtetik aurrerakoentzat. Adin txikiagokoak izanez gero, gurasoekin eman dezakete izena. 3 euroko kostua izango du ikastaroak. Partehartzaile kopuruaren arabera, bi talde egingo lirateke. Izena emateko whatsapp mezua helarazi behar da, 607 233 255 telefono zenbakira.


Erle Eguna
Erle Lagunak taldeak azaroaren 30erako antolaturiko 24. jaialdiaren baitan, kandelak egiteko tailerra antolatu dute frontoian.


Hurbilagoren Udazkeneko Azoka
Azaroaren 29an frontoian egingo den azokaren baitan, Ziortza Gazte Elkartekoen eskutik, pultserak egiteko tailerra egingo da.


KzGunea
Azaroaren 28ra arte, 16:00-20:00 artean irekiko dute Usurbilgo KzGunea. Hona hemen, hurrengo ikastaroen berri:
-Azaroak 21, 16:00-18:00 "Google Calendar. Zure denboraren kudeaketa hobetu".
-Azaroak 24-28, 16:00-18:00 "Mekanografia. Ikasi hutsetik".
-Abenduak 1-2, 09:00-11:00 "Gmail. Posta-elektronikoa baino gehiago".
-Abenduak 3-15, 09:00-11:00 "Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin".
-Abenduak 16-19, 09:00-11:00 "Ikasi online banka modu erraz eta seguruan erabiltzen".
-Abenduak 22-23, 09:00-11:00 "Online izapideak Osakidetzarekin".

Informazio gehiago:
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net


Kantu Taldea
Irailaren 15ean abiarazi zuen ikasturte berria Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak. Ohi bezala, arratsaldeko 18:00etan elkartuko dira astelehenero Agerialdeko musika gelan. Ikasturteko hurrengo kantu-jira, azaroaren 30erako antolatu dute. 12:00etan abiatuko dira Mikel Laboa plazatik.


Eskulanen tailerra
Gantxilloa, bolilloa... lantzeko taldea osatua dute Usurbilen. Etumeta AEK euskaltegiak duen egoitzan (Kale Nagusia 43, behea) biltzen dira, astelehen goizero bi orduz, 9:30-11:30 artean. Urritik ekainera izango dira bertan.


Dantza garaikide ikastaroa
Asteazkenetan batuko dira kiroldegian, 19:00-20:30 artean. Helduei zuzendua egongo da. Izena emateko, deitu telefono hauetako batera: 657739523 (Marta), 627310660 (Marijo). Prezioa: 40 euro, hilean.


Emozioen kudeaketari buruzko saioa
"Gure emozioak kudeatzen, seme-alaben bidelagun izateko” izeneko hitzaldia antolatu dute Udarregi ikastolako Hitz Aho Guraso Elkarteak, Gaztelekuak, Usurbilgo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Treba Gurasoak egitasmoaren testuinguruan. Foru Aldundiak sustaturiko proiektuak “gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu”.

Saioa abenduaren 1ean izango da, 17:30etan Potxoenean. Izena doan eman ahalko da usurbilkultura.eus plataformaren bidez. Plaza-kopurua mugatua izango dela ohartarazi dute antolatzaileek. “Historikoki eta belaunaldi batzuetan emozioak ezkutatu izan dira. Guraso askok ez dute gai honen inguruko eredu osasungarririk jaso, eta berebiziko garrantzia du horri leku bat egiteak”. Horretara bideratuko dute hilaren 1eko saioa. “Landuko diren edukiak eta gaitasunak: Emozioak ulertzen. Zer dira emozioak? Eta sentimenduak?/ Zer informazio ematen digute? Zertarako balio dute? Ze onura dakartzate?/Emozioak kudeatzeko gakoak. Pausoz pauso./Baliabide praktikoak adimen emozionala garatzeko eta seme-alaben bidelagun osasungarriak izateko".