Pilota, eskubaloi eta futbol partidak asteburuan

Noaua Aldizkaria 2025eko azaroaren 21a

Ostiral honetatik igandera, hainbat kirol hitzordu izango ditugu; pilota, eskubaloi eta futbol partidak hain zuzen. Bestalde, 2026an egingo diren bi kirol probetarako izen-emateek zabalik segitzen dutela gogoan izan; urtarrilaren 25eko Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probarako nahiz Santueneako 2. Ibai-Ondo Backyard erronkarako. Lerrootan dituzue xehetasunak.

Pilota Usurbilen
Azaroak 21 ostirala
18:00 Gipuzkoako jubenilen 1. maila, buruz burukoa: Aburuza (Pagazpe) - Beroz (Gazteleku)


Eskubaloia
Oiardo kiroldegian

Azaroak 22, larunbata
10:00 Kadete neskak A: Cortes Usurbil K.E.-Zuritex La Salle Legazpi
15:30 Jubenil neskak: Usurbil K.E.-Arrasate E.B.
17:30 Senior mutilak: Saizar Usurbil K.E.-Eibar Eskubaloia

Azaroak 23, igandea
09:30 Jubenil mutilak: Usurbil K.E.-Hettich ZKE

Kiroldegitik kanpo
Azaroak 22, larunbata
16:00 Kadete mutilak: Egia MU harategia-Usurbil K.E.
17:00 Kadete neskak B: Saieko Persianera-Bilagun Usurbil K.E.

Azaroak 23, igandea
12:00 Senior neskak: Eibar Eskubaloia B-Urbil-Usurbil K.E.


Futbola
Haranen
Azaroak 22, larunbata
09:00 1. infantil mutilak "A"-Arrupe Chaminade C.D. "B"
10:30 F-8 infantil neskak "B"-Zarautz K.E.
12:00 1. kadete neskak "A"-Tolosa C.F. "C"

Azaroak 23, igandea
10:00 Futbol Eskola
18:30 Erregional mutilak-Mutriku F.T. "B"

Haranetik kanpo
Azaroak 22, larunbata
11:20 Donostiako Cesar Beniton: Intxaurdi K.E. "D"-1. kadete neskak "B"
13:00 Donostiako Puion: Vasconia C.D. "B"-1. infantil mutilak "C"
13:45 Donostiako Felix Garinen: Arrupe Chaminade C.D. "D"-1. infantil mutilak "B"
15:00 Andoaingo Ubitarten: Euskalduna-Gorengo Maila neskak
15:30 Donostiako Felix Garinen: Arrupe Chaminade C.D. "B"-Ohorezko jubenil mutilak
16:20 Lasarteko Michelinen: Ostadar S.K.T.-Gorengo maila mutilak
19:30 Hernaniko Zubipen: Hernani C.D. "C"-1. jubenil mutilak

Azaroak 23, igandea
15:15 Zarauzko Asti Txikin: Zarautz K.E. "C"-1. kadete mutilak


2. Ibai-Ondo Backyard
Azaroaren 28ra arte usurbildarrek izango dute lehentasuna izena emateko, 2026ko martxoaren 28ko asteburuan egingo den Santueneako 2. Ibai-Ondo Backyard ekimenerako. Izen-emate orokorra abenduaren 2tik aurrera iragarri dute. 100 lagunentzako tokia egongo da eta haietatik 25 plaza herrikideentzat izango dira, haietatik bost Santueneako Ibai-Ondo elkarteko bazkideentzat. Prezioa, 45 eurokoa izango da. Informazio gehiago, ibaiondobackyard.eus atarian jaso dezakezue.

Irisasi BTT Hotzak Akabatzen
Zabalik dute urtarrilaren 25ean egingo den Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probarako izen-ematea kronoak.com atarian. Urtarrilaren 23ra arte izango da tramitazio hau egiteko tartea, 28 euroren truke. Proba egunean ezingo da izena eman. 500 lagunentzako tokia egongo da. Adi, izena ematen duten lehenengo 400 lehiakideek maillot bat jasoko dute opari gisa. Neurria aukeratzeko abenduaren 11ra arteko (iluntzeko 20:00ak arteko) epealdia finkatu dute antolatzaileek. Egun horretatik aurrera izena emandakoek, maillotaren neurria dortsala jasoko duten egun berean hautatu ahalko dute, egun horretan geratzen diren mailloten artean hautatu beharko dute.