"Musikalean"

Musikarien egun hau igaro ostean, aurtengo Zumartekoen ospakizuna

Noaua Aldizkaria 2025eko azaroaren 22a

Larunbat honetako, azaroaren 22ko Musikarien Egunaren ondotik ospatuko du Zumartek urteroko "Musikalean" ekimena; azaroaren 27an hain zuzen.

Azaroaren 22an musikariei gorazarre egiteko eguna izendatua egoten da. Urtero moduan, Zumarte Musika Eskolak egun horren bueltan bat egingo du Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak hamazazpigarren urtez deitutako “Musikalean” ekimenarekin. Euskal Herrian barrena beste 50 bat dantza eta musika eskolek egingo duten moduan, musika kalera aterako du Zumartek azaroaren 27an, bi ekintza hauekin:

Azaroak 27, osteguna
18:00 Euskal Herriko Musika eskola guztiek, bakoitzak bere herrian "Musikalean" kalejira. Usurbilgoa Zumarte Musika Eskolatik hasita triki-pandero, haizezko eta perkusio ikasleekin.
19:00 Talde instrumentalen kontzertua Sutegin. Flauta taldetxoa, biolin taldea, kantu eskolako ikasleak, gitarra taldea, talde instrumentala, triki-pandero taldea.

Sarrera: doan.
Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.