"Ahanzturaren eta mitoen aurkako antidotoa da, eta bidegabeki ehizatu izan ziren orduko haien memoria eta duintasuna berreskuratzeko lanabes". Hala aurkeztu dute Asisko Urmenetaren "Sorgina banaiz" dokumentala. Ostiral honetan, azaroaren 21ean, 19:00etan Sutegin proiektatuko dute. Segidan, solasaldirako tartea izango da. Guztia, Nafartarrak taldeak aste hasieratik abian duen "euskal erreferentziak eta kontakizun espainiarra" hamabostaldi kulturalaren baitan egingo da.
Astelehenean, Juan Martin Elexpuruk bideraturiko "euskalduntze berantiarra eta beste ipuin batzuk" izeneko solasaldia programatu zuten. Biharamunean, "Ipuscua 1000 urte, Belmonte de Usurbil 650 urte" hitzaldia antolatu zuten, Patxi Olabarria eta Iñaki Idigorasekin.
Datorren astelehenean, azaroaren 24an amaituko dute zikloa Xoxe Estévezen “Orígenes del nacionalismo en Euskal Herria (1893-1923)” liburuaren aurkezpenarekin.
"Euskal erreferentziak eta kontakizun espainiarra" hamabostaldi kulturala
Azaroak 21, ostirala
19:00 Asisko Urmenetaren "Sorgina banaiz" dokumentala eta solasaldia Sutegin.
Zehaztasunak: "Gure mendietan dantzan ari diren suak zeinek piztu zituen? Eta nolakoa da sorginaren irudia herrietako ospakizunetan? Sinetsi ote dugu inkisidoreen kontakizuna? Ala bihotzak diotsu arbasoak zuzen zirela azken arnasa arte ziotelarik ez zekitela zer ziren akelarreak?".
Azaroak 24, astelehena
18:30 Xoxe Estévezen “Orígenes del nacionalismo en Euskal Herria (1893-1923)” liburuaren aurkezpena egilearen eskutik Sutegi udal liburutegian.
Aurkezlea: Breogán Estévez Goñi.
Hizkuntza: elebitan.
Zehaztasunak: Xoxe Estévezen “Orígenes del nacionalismo en Euskal Herria (1893-1923)” liburuaren aurkezpena egilearen eskutik, Nafartarrak taldekoekin lankidetzan.
Antolatzailea: Nafartarrak Taldea.
Laguntzaileak: Usurbilgo Udala eta Nabarralde Fundazioa.

