Ostiral honetan, azaroaren 21ean berpiztuko dute Gure Zirkua Urbil merkatalguneko aparkalekuan. Zortzigarren bira amaiera betean dira. Ziklo bukaera hau aipatu Usurbilgo eremuan egingo dute. Iragan asteburuan ekin zioten tarte horri eta orduan eskaini zituzten lehen lau emanaldiak. Beste lau eskainiko dituzte, gaurtik, hilaren 21etik hasita igandera arte, azaroaren 23ra arte.
Saio horietarako txartelak agortuak daude, baita hasiera batean azaroaren 29ra arte iragarritako hamar ikuskizunetarako ere. Amaitu ziren unean bertan beste sei emanaldi programatu zituen Gure Zirkuak hilaren 30etik abenduaren 7ra. Hitzordu horietarako txartelak ere agortzen hasiak dira. Ostiral goiz honetan, hiru saioetarako baino ez ziren geratzen txartelak, abenduaren 5, 6 eta 7rako hain zuzen. Eskuragarri dituzue 15 euroren truke gurezirkua.eus atarian.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, "24 hilabete baino gutxiagoko haurrek ez dute sarrerarik behar". Ohar gehiago ere plazaratu dituzte, sarrerei dagokienean. "Ez da sarrera aldaketarik egiten. Ezeztatze asegurua kontratatuz gero sarreraren itzulketa eskatu dezakezu". Horrez gain, jakinarazi dutenez, "irisgarritasuna kontutan hartzen dugu. Zuetako norbaitek mugikortasuna murriztua badu, jarri gurekin harremanetan", galdegin dute.
Gure Zirkua Usurbilen
Non: Urbil merkatalguneko aparkalekuan.
Emanaldiak:
-Azaroak 21, ostirala: 19:00. Sarrerak agortuak.
-Azaroak 22, larunbata: 18:00. Sarrerak agortuak.
-Azaroak 23, igandea: 12:00/17:00. Bi saioetarako sarrerak agortuak.
-Azaroak 28, ostirala: 19:00. Sarrerak agortuak.
-Azaroak 29, larunbata: 18:00. Sarrerak agortuak.
Luzapena:
-Azaroak 30, igandea: 12:00. Sarrerak agortuak.
-Azaroak 30, igandea: 17:00. Sarrerak agortuak.
-Abenduak 5, ostirala: 19:00.
-Abenduak 6, larunbata: 12:00.
-Abenduak 6, larunbata: 18:00. Sarrerak agortuak.
-Abenduak 7, igandea: 12:00.
Sarrerak eta informazio gehiago, gurezirkua.eus atarian eskuragarri.