Azaroa amaierarekin batera, udalbatza osoko bilkuran batuko da. Oraingo honetan, ordea, ez ohi bezala, hilabeteko azken ostegunean; egun bat lehenago, asteazkenean, hilaren 26an baizik. Arratsaldeko 18:00etan hasita, EHBilduren udal gobernu taldea azken asteotan Usurbilgo herri eta auzoetan barrena aurkezten aritu den 2026ko udal aurrekontu proposamena aurkeztu, eztabaidatu eta bozkatuko dute udal ordezkariek datorren osoko bilkuran.
Diru kontu gehiago ere ahotan hartuko dituzte. Hala nola, 2026-28 urte arteko Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren onarpena bozkatuko dute. Bestalde, urriko osoko bilkuran hasieraz onarturiko hurrengo urteko Ordenantza Fiskalak behin betiko onartu edo ez erabaki beharko dute.
Udal langileak ere mintzagai izango dituzte osoko bilkura berean. Izan ere, udal lanpostuen zerrendaz eta Plantilla Organikoaz ere ariko dira udal ordezkariak. Horrez gain, udaleko langileek telelana egiteko erregelamendua ere hasieraz bozkatuko dute.
Udazkenean zehar abiarazitako bake epailearen hautaketa prozesua azken txanpan da jada baita. Hurrengo asteko osoko bilkuran, hautagaia izateko proposamena bozkatuko dute udal ordezkariek.
Azkenik, abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunari begirako mozioa ere mintzagaien artean izango dute.
Gogoan izan, uda amaieratik egiten ari diren moduan, zuzenean jarraitu ahalko duzue saioa presentzialki udalbatza aretora joanda edo telematikoki Usurbilgo Udalak Youtuben duen @usurbiludala4589 kanalean.
Udalbatzaren osoko bilkura
Eguna: azaroak 26, asteazkena.
Ordua: 18:00.
Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.
Gai-zerrenda:
1.- 2025eko urriaren 30eko akta onartzea.
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2025eko urriaren 27tik azaroaren 19ra (2025/1353-2025/1505).
3.- Kontu ematea: Kontrol Iraunkorreko Fiskalizazio Laburpen Txostena eta Ekintza Plana.
4.- 2026ko Ordenantza Fiskalei aurkeztutako alegazioak erantzun eta ordenantza fiskalak behin betiko onartzea (2025EKOF0002).
5.- 2026-2028 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa eta 2026ko eranskinak onartzea (2025EKON0016).
6.- 2026ko Aurrekontu Proiektua hasieraz onartzea (2025EKAU0001).
7.- Udaleko langileek telelana egiteko erregelamendua hasieraz onartzea (2025UDOR0006).
8.- 2025eko Lanpostuen Zerrendaren aldaketa onartzea (2024FAZE0002).
9.- 2026ko Plantila Organikoa hasieraz onartzea (2025FAZE0001).
10.- Bake epailearen hautaketa prozesua: hautagaia izateko proposamena onartzea (2025IPED0001).
11.- Adierazpena: Euskararen Nazioarteko Eguna (2025IMOZ0010).
12.- Berri ematea: Haur eskolako langileek aurkeztutako idatzia.
13.- Eskaerak eta galderak.