Asisko Urmenetaren "Sorgina banaiz" dokumentala proiektatu dute bart Sutegin, aste hasieratik Nafartarrak taldeak abian duen "euskal erreferentziak eta kontakizun espainiarra" zikloaren baitan. Egilearekin berarekin solasaldia egin zuten segidan.
"Ahanzturaren eta mitoen aurkako antidotoa da, eta bidegabeki ehizatu izan ziren orduko haien memoria eta duintasuna berreskuratzeko lanabes".
Astelehenean Juan Martin Elexpuruk bideraturiko "euskalduntze berantiarra eta beste ipuin batzuk" izeneko solasaldia programatu zuten. Biharamunean, "Ipuscua 1000 urte, Belmonte de Usurbil 650 urte" hitzaldia antolatu zuten, Patxi Olabarria eta Iñaki Idigorasekin.
Datorren astelehenean, azaroaren 24an amaituko dute zikloa Xoxe Estévezen “Orígenes del nacionalismo en Euskal Herria (1893-1923)” liburuaren aurkezpenarekin.
"Euskal erreferentziak eta kontakizun espainiarra" hamabostaldi kulturala
Azaroak 24, astelehena
18:30 Xoxe Estévezen “Orígenes del nacionalismo en Euskal Herria (1893-1923)” liburuaren aurkezpena egilearen eskutik Sutegi udal liburutegian.
Aurkezlea: Breogán Estévez Goñi.
Hizkuntza: elebitan.
Zehaztasunak: Xoxe Estévezen “Orígenes del nacionalismo en Euskal Herria (1893-1923)” liburuaren aurkezpena egilearen eskutik, Nafartarrak taldekoekin lankidetzan.
Antolatzailea: Nafartarrak Taldea.
Laguntzaileak: Usurbilgo Udala eta Nabarralde Fundazioa.
