Usurbilgo Sare Feministak deialdi bikoitza plazaratu du hurrengo asterako. Hasteko, asteartean, azaroaren 25ean, Indarkeria Matxisten Aurkako Egunaren harira mobilizatzeko deia egin du. Elkarretaratzea antolatu du iluntzeko 19:00etan Mikel Laboa plazan, "erresistentzia feminista. Zuen hipokrisia indarkeria da!" aldarripean. Usurbilgo Sare Feministaren esanetan, "azaroaren 25ean, urtero bezala, kaleak hartuko ditugu feministok. Beraz, animatu Usurbilen izango dugun deialdira. Gora borroka feminista!".
Usurbilgo gazte feministen topaketa
Astebete barru, hurrengo iganderako, azaroaren 30erako bestalde, arratsaldeko 17:30etan, Kalezarko Pelaioenean kokaturiko Usurbilgo Emakumeon Etxean Usurbilgo gazte feministen topaketa antolatu dute. Hitzorduan parte hartzeko gonbita egin dute. Gaiok hartuko dituzte ahotan:
-Harrera eta harremantzeko espazioa.
-Usurbilgo gazte feministok... zer? Non gaude eta nora goaz?
-Gure "lubakia" definitzen: gure beharrak, erronkak eta lehentasunak identifikatu; hurrengo urratsak marraztu.
-Merienda barne.
Usurbilgo Sare Feministaren deialdiak
Azaroak 25, asteartea
19:00 "Erresistentzia feminista. Zuen hipokrisia indarkeria da!" aldarripean, azaroaren 25eko Indarkeria Matxisten Aurkako Egunean elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.
Azaroak 30, igandea
17:30 Usurbilgo Gazte Feministen Topaketa Kalezarko Pelaioeneako Emakumeon Etxean.
Deitzailea: Usurbilgo Sare Feminista.

