Abenduaren 4an

Gure Zirkua kontzertu baten oholtza izango da

Noaua Aldizkaria 2025eko azaroaren 23a

Abenduaren 7ra arte Urbil merkatalgunean kokaturiko Gure Zirkuak kontzertu bat iragarri du haien instalakuntzetan; Zeatikez talde donostiarrarena.

Iragan asteburutik zortzigarren bira amaiera betean da Gure Zirkua. Abenduaren 7ra arte hamasei emanaldi programatu dituzte Urbil merkatalgunean. Dagoeneko bi saioetarako baino ez dituzte sarrerak salgai 15 eurotan gurezirkua.eus atarian, abenduaren 5erako 19:00etako nahiz hilaren 7ko 12:00etak emanaldietarako hain zuzen; gainerako guztietarako agortuak dituzte.

Saio horiez guztiez gain, kontzertu bati tartea egingo dio Gure Zirkuak, asteburu honetan berri eman duenez. Zeatikez talde donostiar berriaren kontzertua programatu dute haien instalakuntzetan. Abenduaren 4an izango da, iluntzeko 20:00etan. Sarrerak 3,5 eurotan jarriko dituzte eskuragarri gurezirkua.eus atarian, igande honetatik, azaroaren 23tik aurrera.

Ostegunean, azaroaren 20an Gasteizko Jimmy Jazz aretoan eginiko Gaztearen Maketa Lehiaketaren finaleko Entzulearen Saria jaso zuen Zeatikez taldeak. "Esan ez genuena" izena du haien estreinako zazpi abestiez osaturiko lan plazaratu berriak.

Gure Zirkua Usurbilen
Non: Urbil merkatalguneko aparkalekuan.
Emanaldiak:
-Azaroak 23, igandea: 12:00/17:00. Bi saioetarako sarrerak agortuak.
-Azaroak 28, ostirala: 19:00. Sarrerak agortuak.
-Azaroak 29, larunbata: 18:00. Sarrerak agortuak.

Luzapena:
-Azaroak 30, igandea: 12:00. Sarrerak agortuak.
-Azaroak 30, igandea: 17:00. Sarrerak agortuak.
-Abenduak 4, osteguna: 20:00 Zeatikez taldearen kontzertua.
-Abenduak 5, ostirala: 19:00.
-Abenduak 6, larunbata: 12:00. Sarrerak agortuak.
-Abenduak 6, larunbata: 18:00. Sarrerak agortuak.
-Abenduak 7, igandea: 12:00.

Sarrerak eta informazio gehiago, gurezirkua.eus atarian eskuragarri.