Nafartarrak taldekoen ziklo amaiera gaur, Xose Estevezen liburu aurkezpenarekin

Noaua Aldizkaria 2025eko azaroaren 24a

“Orígenes del nacionalismo en Euskal Herria (1893-1923)” liburua aurkeztuko du astelehen honetan, azaroaren 24an, Sutegi udal liburutegiarekin lankidetzan.

Duela astebete hasitako "euskal erreferentziak eta kontakizun espainiarra" zikloa borobilduko du astelehen honetan, azaroaren 24an, Nafartarrak taldeak Sutegi udal liburutegian. Izan ere, udal zerbitzu horrekin lankidetzan antolatu dute azken ekintza; Xosé Estévezen “Orígenes del nacionalismo en Euskal Herria (1893-1923)” liburua aurkeztuko dute.

Gogoan izan, aurreko astean zehar beste hiru ekintza programatu zituela Nafartarrak taldeak Potxoenean eta Sutegin. Astelehenean Juan Martin Elexpuruk bideraturiko "euskalduntze berantiarra eta beste ipuin batzuk" izeneko solasaldia programatu zuten. Biharamunean, "Ipuscua 1000 urte, Belmonte de Usurbil 650 urte" hitzaldia antolatu zuten, Patxi Olabarria eta Iñaki Idigorasekin. Asisko Urmenetaren "Sorgina banaiz" dokumentala proiektatu zuten, azkenik, iragan ostiralean.

"Euskal erreferentziak eta kontakizun espainiarra" hamabostaldi kulturala
Azaroak 24, astelehena
18:30
Xosé Estévezen “Orígenes del nacionalismo en Euskal Herria (1893-1923)” liburuaren aurkezpena egilearen eskutik Sutegi udal liburutegian.
Aurkezlea: Breogán Estévez Goñi.
Hizkuntza: elebitan.
Zehaztasunak: Xoxe Estévezen “Orígenes del nacionalismo en Euskal Herria (1893-1923)” liburuaren aurkezpena egilearen eskutik, Nafartarrak taldekoekin lankidetzan.

Antolatzailea: Nafartarrak Taldea.
Laguntzaileak: Usurbilgo Udala eta Nabarralde Fundazioa.