Gogotik egin dezake euria aste hasiera honetan, Euskalmet meteorologia agentzia ohartarazten ari denez. Izan ere, "Gipuzkoako zenbait lekutan 24 orduan 60 l/m² baino gehiago pila daitezke, bereziki ekialdean". Ondorioz, prezipitazio iraunkorragatik abisu horia indarrean jarri dute. Hurrengo orduotan, "euri ertaina egingo du, sarriago eta ugariago Kantauri isurialdean, bereziki ekialdean. Arratsalde-gau partean trumoi-ekaitza eta txingorra egin dezake Kantauri isurialdean".
Abisu hori horrek segida izango du asteartean, hilaren 25ean egun osoz. Bihar ere, "zaparrada ertainak egingo ditu, Kantauri isurialdean oso ugariak, bereziki ekialdean. Kantauri isurialdean, zenbait tokitan zaparradak handiak eta trumoitsuak izan daitezke eta txingorra egin dezake".
Egunotarako iragarpena
Giro honekin, beraz, astelehen honetan, hilaren 24an, "zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, oso ugaria egunaren bigarren partean. Mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin. Tenperatura minimoak gutxi igoko dira eta maximoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira".
Asteartean, hilaren 25ean, "zerua oso hodeitsu egongo da. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, oso ugaria. Baliteke trumoi-ekaitzak izatea eta txingorra egitea. Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin, batez ere goizaldean. Tenperatura nahikoa jaitsiko da".
Asteazkenean, hilaren 26an, "zerua oso hodeitsu egongo da. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, bereziki egunaren lehen zatian, egunaren amaieran atertzera egingo du. Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko da".
Informazio eguneratua, euskalmet.eus bidez jaso ahalko duzue.