Xosé Estévezen “Orígenes del nacionalismo en Euskal Herria (1893-1923)” liburuaren aurkeztu dute bart Sutegi udal liburutegian udal zerbitzu horrekin lankidetzan Nafartarrak taldeak. Egilea bertan zen, eta haren seme eta liburutegiko langile Breoganek bideratu zuen saioa.
Nafartarrak taldekoen zikloa amaitu da; ez, ordea, Sutegi udal liburutegikoena. Urte amaierara arte ekintza gehiago programatuak dituzte kultur-etxean. Segidan duzue deialdion xehetasunen berri:
Sutegik 20 urte
Azaroak 26, asteazkena
18:00 Pello Añorgaren ipuin kontaketa 6 urtetik gorakoentzat.
Abenduak 4, osteguna
18:00-18:45 Yolanda Arrietaren "Pox, Mox eta Trumoi, ederra kasketa!" liburu aurkezpena.
Zehaztasunak: "Yolanda Arrietak NOAUA!rentzako prestatu duen POX, MOX eta TRUMOI ipuinaren aurkezpena; 2-6 urte bitarteko haurrentzat eta euren familientzat".
Abenduak 9, asteartea
16:45-17:45 Irakurketa-solasaldia gaztetxoentzat.
Nori zuzendua: 9 urtetik gorako haur eta gaztetxoentzako.
Bideratzailea: Yolanda Arrieta.
Zehaztasunak: "Mintzagai izango dugun liburua Euskadi Saria irabazi berri duen Karmele Mitxelenaren "Aitona Floren" liburu ederra izango da".
Oharra: "liburuak jada eskuragarri ditugu Liburutegian bertan, saioaren aurretik lasai irakurri ahal izateko".
Abenduak 11, osteguna
18:30-19:45 Irakurketa-solasaldia.
Zehaztasunak: "Solasaldia Alaine Agirreren bitartekaritzaz. Mintzagai izango dugun liburua, Goiatz Labandibarren "Bekatua".
Oharra: Liburuak eskuragarri izango ditugu Liburutegian.
Abenduak 12, ostirala
18:30-19:45 Yolanda Arrietaren liburu aurkezpena .
Zehaztasunak: "Yolanda Arrietak, duela 30 urte idatzi zuen "Jostorratza eta haria" liburuaren berrargitalpena aurkeztuko du".
Oharra: liburuak eskuragarri izango ditugu Liburutegian.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.
