"Musikalean" ekimenarekin plazaratuko da Zumarte etzi

Noaua Aldizkaria 2025eko azaroaren 25a

Azaroaren 22ko Musikarien Eguna urteroko "Musikalean" ekimenarekin ospatuko du Zumartek ostegun honetan, azaroaren 27an hain zuzen.

Azaroaren 22an musikariei gorazarre egiteko eguna izendatua egoten da. Urtero moduan, Zumarte Musika Eskolak egun horren bueltan bat egingo du Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak hamazazpigarren urtez deitutako “Musikalean” ekimenarekin. Euskal Herrian barrena beste 50 bat dantza eta musika eskolek egingo duten moduan, musika kalera aterako du Zumartek etzi, azaroaren 27an, bi ekintza hauekin:

Azaroak 27, osteguna
18:00 Euskal Herriko Musika eskola guztiek, bakoitzak bere herrian "Musikalean" kalejira. Usurbilgoa Zumarte Musika Eskolatik hasita triki-pandero, haizezko eta perkusio ikasleekin.
19:00 Talde instrumentalen kontzertua Sutegin. Flauta taldetxoa, biolin taldea, kantu eskolako ikasleak, gitarra taldea, talde instrumentala, triki-pandero taldea.

Sarrera: doan.
Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.