Musikarien Eguna

"Musikalean" plazaratuko du gaur Zumartek

Noaua Aldizkaria 2025eko azaroaren 27a

Azaroaren 22ko Musikarien Eguna urteroko "Musikalean" ekimenarekin ospatuko du Zumartek ostegun honetan, azaroaren 27an hain zuzen. Kalejira eta kontzertua antolatu dituzte.

Azaroaren 22an musikariei gorazarre egiteko eguna izendatua egoten da. Urtero moduan, Zumarte Musika Eskolak egun horren bueltan bat egingo du Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak hamazazpigarren urtez deitutako “Musikalean” ekimenarekin. Euskal Herrian barrena beste 50 bat dantza eta musika eskolek egingo duten moduan, musika kalera aterako du Zumartek gaur, azaroaren 27an, kalejira eta kontzertu bidez.

Urte amaierara begira ere ekintza gehiago antolatu dituzte. Haietako bi aurreratu diutzte jada. Izan ere, Euskararen Egunean Usurbilgo Euskal Kantu Taldekoekin ekitaldia izango dute frontoian. Bestalde, gabon giroko hitzorduetako bat ere finkatu dute; abenduaren 17rako iragarri dute abesbatzen kontzertua. Lerrootan dituzue xehetasunak:

Zumarte Musika Eskolakoen deialdiak
Azaroak 27, osteguna
18:00 Euskal Herriko Musika eskola guztiek, bakoitzak bere herrian "Musikalean" kalejira. Usurbilgoa Zumarte Musika Eskolatik hasita triki-pandero, haizezko eta perkusio ikasleekin.
19:00 Talde instrumentalen kontzertua Sutegin. Flauta taldetxoa, biolin taldea, kantu eskolako ikasleak, gitarra taldea, talde instrumentala, triki-pandero taldea.
Sarrera: doan.
Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.

Abenduak 3, asteazkena: Euskararen Eguna
18:00 Kantuz eta musikaz giroturiko saioa frontoian.
Antolatzaileak: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea eta Zumarte Musika Eskola.

Abenduak 17, asteazkena
18:00 Zumarteko abesbatzen kontzertua Salbatore elizan.
Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.