Ibai-Ondo Backyard erronkako izen-ematea, futbol, pilota eta eskubaloi partidekin batera asteburuan

Noaua Aldizkaria 2025eko azaroaren 28a

Asteburu hau ere izerdi patsetan datorkigu, askotariko kirol hitzorduekin. Lerrootan dituzue xehetasunak.

Pilota Usurbilen
Azaroak 28, ostirala
17:40 Infantilak, 3. mailan: Pagazpe (Zubiaur)-Zarautz
Pagazpe (Murua)-Arrasate
Pagazpe (Barandiaran)-Ados
Kadeteak 2. mailan: Pagazpe (Alejo M.)-Ataun
Jubenilak 2. mailan: Pagazpe (Alejo A.)-Eibar
Jubenilak 1. mailan: Pagazpe (Errasti)-Tolosa


2. Ibai-Ondo Backyard erronka
2026ko martxoaren 28ko asteburuan jokatuko den Santueneako 2. Ibai-Ondo Backyard erronkarako izen-ematea zabalik da ibaiondobackyard.eus atarian azaroaren 17az geroztik 18 urtetik gorako usurbildarrentzat ostiral honetara arte, hilaren 28ra arte.

100 lagunentzako tokia egongo da eta haietatik 25 plaza izango dira usurbildarrenak, haietatik bost Santueneako Ibai-Ondo elkarteko bazkideenak. 25 plaza horiek betetzeko izen-ematea ostiralera artekoa, azaroaren 28ra artekoa izango da. Izan ere, abenduaren 2an zabalduko dute izen-emate orokorra, baina 25 plaza izango dituzte usurbildarrek lehentasunez, haietatik bost Santueneako Ibai-Ondo elkarteko bazkideentzat izango dira. Prezioa, 45 eurokoa izango da.

Aipatu moduan, gero, abenduaren 2an, asteartearekin, arratsaldeko 15:00etan zabalduko dute bigarren ediziorako inskripzio orokorrerako epealdia.

Xehetasun gehiago antolatzaileek plazaraturiko araudian dituzue. "Mesedez, irakurri arretaz. Oso garrantzitsua da lasterketa eguna baino lehen, dena ondo ezagutzea. Horrela denak hobeto funtzionatuko du!", gogorarazi dute. Araudia bera bere osotasunean eta erronkari buruzko xehetasun gehiago, Ibai-Ondo Backyard ekimenaren atari berrian jaso ditzakezue, ibaiondobackyard.eus atarian hain zuzen.

Eskubaloia
Kiroldegian
Azaroak 30, igandea
9:20-13:10 Benjaminen eta alebinen 3. topaketa.
Oharra: "jokalari, entrenatzaile eta gurasoen sarrera pista urdinetik izango da".

Multzoak:
-Benjaminak: Usurbil, Egia, Urnieta A eta Urnieta B.
-Aleb. Nesk+Mix: Legazpi N, Bergara N, Bidasoa B X, Bidasoa.
-Aleb. Mix+Mut: Bergara B X, Bergara A X, Usurbil X, Legazpi A M, Egia M, Legazpi B M.

Neurketak:
9:20 Benjaminak: USURBIL-EGIA / Benjaminak: URNIETA A-URNIETA B.
9:40 Benjaminak: USURBIL-URNIETA B / Benjaminak: EGIA-URNIETA A.
10:00 Aleb. Nesk+Mix LEGAZPI N-BERGARA N / Aleb. Nesk+Mix: BIDASOA B X-BIDASOA A X
10:20 Benjaminak: USURBIL-URNIETA A / Benjaminak: EGIA-URNIETA B
10:40 Aleb. Nesk+Mix: LEGAZPI N-BIDASOA B X / Aleb. Nesk+Mix: BERGARA N-BIDASOA A X
11:00 Aleb. Nesk+Mix: LEGAZPI B M-BERGARA A X / Aleb. Mix+Mut: LEGAZPI A M-EGIA M
11:20 Aleb. Mix+Mut: LEGAZPI N-BIDASOA A X / Aleb. Nesk+Mix: BIDASOA B X-BERGARA N
11:40 Aleb. Mix+Mut: LEGAZPI A M-BERGARA B X / Aleb. Mix+Mut: USURBIL X-LEGAZPI B M
12:00 Aleb. Mix+Mut: BERGARA A X-USURBIL X / Aleb. Mix+Mut: EGIA M-LEGAZPI B M
12:20 Aleb. Mix+Mut: BERGARA B X-EGIA M / Aleb. Mix+Mut: LEGAZPI A M-BERGARA A X
12:40 Aleb. Mix+Mut: USURBIL X-Bergara B X.

Kiroldegitik kanpo
Azaroak 29, larunbata
Ordua zehazteke: Kadete neskak A: Kalefit Orio Eragin- Cortes Usurbil K.E.
16:00 Senior neskak: Txingudi Zubieder-Urbil-Usurbil K.E.
18:15 Senior mutilak: Uharte-Saizar Usurbil K.E.

Azaroak 30, igandea
11:00 Jubenil neskak: Usurbil K.E.-Bera Bera Urdina
12:00 Jubenil mutilak: Hernani E.T.-Usurbil K.E.
Oharra: Kadete neskak B taldeak atsedena.



Futbola
Haranen
Azaroak 29, larunbata
09:00 1. infantil mutilak "C"-Ikasberri K.E.
10:30 F-8 infantil neskak "A"-Goierri Gorri F.K. "C"
12:00 1. kadete neskak "B"-Zaratzu K.E. "B"
15:30 1. jubenil mutilak-Arrupe Chaminade C.D.D.F.
17:45 Gorengo maila mutilak-Roteta C.D.

Azaroak 30, igandea
17:00 Ohorezko jubenil mutilak-Vasconia C.D. "B"
19:00 Gorengo maila neskak-Santo Tomas Lizeoa

Haranetik kanpo
Azaroak 29, larunbata
09:15 Debako Errotazarren: Amaikak Bat K.E.-F-8 infantil neskak "B"
09:45 Lasarteko Michelinen: Ostadar S.K.T.-1. kadete neskak "A"
12:00 Oreretako J. Mari Zamoran: Pasaia K.E.-1. infantil mutilak "B"
15:30 Eibarko Unben: Urki C.D."B"-Erregional mutilak
18:15 Zumaiako Aita Marin: Zumaiako F.T. "B"-1. kadete mutilak
18:30 Berako Matzadan: Gure Txokoa K.K.E.-1. infantil mutilak "A"