Asteazkenean izango dugu abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna. Horren atarian, Euskararen Astea izango dugu Usurbilen, askotariko ekimenekin. Hasteko, asteazkeneko, azaroaren 26ko udalbatzaren osoko bilkuran Euskararen Egunari begirako adierazpena onartu zuten aho batez.
Hurrengo hitzorduak asteburu honetan izango ditugu. Kantu Taldekoak hileroko azken larunbatetako kantu-jiran plazaratuko dira hilaren 29an. Kantuari eskainitako eguna izango da hori, segidan, kantu-bazkaria antolatu baitu Santuenea Kultur Elkarteak Aialde-Berri sagardotegian. Txartelak agortuak daude.
Larunbat arratsaldean, gaztetxoenen txanda. NOAUA! Kultur Elkartearen eta Usurbilgo Udalaren eskutik, "Zerua lapurtu dute" Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren emanaldia eskainiko da Oiardo kiroldegian. Eta eguna borobiltzeko, denetariko tokiko nahiz Euskal Herriko sortzaileak batuko dituen bosgarren Euskararen Gala Aginagako Eliza Zaharra elkargunean.
Biharamunean, azkenaldiko euskarazko film berrienekin ("Jone, batzuetan" eta "Karmele) NOAUA! Kultur Elkarteak osaturiko zikloa borobiltzeko Paul Urkijoren "Gaua" proiektatuko du Sutegin.
Abenduko lehen astean izango du segida ziklo horrek. Hemen dituzue xehetasunak:
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren harira...
Azaroak 29, larunbata
12:00 Kantu-jira Mikel Laboa plazatik. Ez ahaztu kantu-liburuxka.
Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.
14:00 Kantu bazkaria Santueneako Aialde-Berri sagardotegian.
Sarrerak agortuak.
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.
17:00 "Zerua lapurtu dute" Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren emanaldia Oiardo kiroldegian.
Sarrerak: agortuak.
Antolatzaileak: NOAUA! Kultur Elkartea eta Usurbilgo Udala.
22:00 5. Euskararen Gala Aginagako Eliza Zaharra Elkargunean.
Parte hartzaileak: Agus Barandiaran (Korrontzi), Jon Maia, Petti, Xabin Fernandez, Eider Arsuaga, Asier Kidam, Esti Curiel, Mikel Bermejo, Ilargi, Unai Gaztelumendi, fotokola, aurkezleak, Dj Totoro...
Sarrera: 10 eurotan usurbilkultura.eus plataforman edo Arrate ostatuan.
Antolatzailea: Aginaga Eliza Zaharra Elkargunea.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.
Azaroak 30, igandea
18:00 "Gaua" filmaren proiekzioa Sutegin.
Sarrerak: aurrez 6 eurotan usurbilkultura.eus plataforman eskuragarri. NOAUA! K.E.-ko bazkideek 4 eurotan erosi ahalko dituzue kultur elkartearen egoitzan.
Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.
Abenduak 1, astelehena
Mikel Laboa gogoan, bera hil zenetik hamazazpi urte beteko diren egunean. Bere musika entzungai Mikel Laboa plazan.
Abenduak 2, asteartea
16:20 Liburuen truke azoka Agerialdeko patioan. HH5 eta LHko ikasleek etxetik aldez aurretik ekarritako liburuak beste batzuengandik trukatzeko aukera izango dute.
Abenduak 3, asteazkena
Euskararen Nazioarteko Eguna
18:00 Kantuz eta musikaz giroturiko ekitaldia frontoian.
Antolatzaileak: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea eta Zumarte Musika Eskola.
Udarregi ikastola
Goizean zehar, festa ikastolan: HHko haurrek buruarinak eta dantza izango dute lagun hamaiketako berezia egin aurretik. Arratsaldean, tailerrak eta kantagintza Agerialden bertan 16:10 inguruan.
LHko haurrak euskararen eta euskal kulturaren bueltan jolasean ibiliko dira herrian zehar; euria balitz, Oiardo kiroldegian. 11:50 aldera elkarrekin abestuko dute Mikel Laboa plazan.
DBHkoek Usurbilgo esamolde eta hitz bereziak landuko dituzte eta bertsolariez gozatzeko aukera ere izango dute, besteak beste.
Abenduak 4, osteguna
18:00 Yolanda Arrietak NOAUA! K.E.-rentzat prestaturiko "Pox, Mox eta Trumoi, ederra kasketa!" liburu aurkezpena Sutegi udal liburutegian.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.