Hirugarren asteburuko emanaldiei ekingo die Gure Zirkuak ostiral honetan, azaroaren 28an Urbil merkatalguneko aparkalekuan. Hasiera batean duela bi asteburutik larunbat honetara arte zortzigarren bira agurtzeko hamar saio eskaintzekoak zituzten. Sarrerak agortu ahala beste sei programatu zituzten abenduaren 7ra arte. Ikuskizun guztietarako txartelak agortu zaizkie jada.
Gogoan izan, ordea, iragan astean kontzertu bat ere antolatu zutela abenduaren 4an, 20:00etan, Zeatikez talde donostiar berriarena. Sarrerak salgai dituzte oraindik 3,5 eurotan gurezirkua.eus atarian. Azaroaren 20an Gasteizko Jimmy Jazz aretoan eginiko Gaztearen Maketa Lehiaketaren finaleko Entzulearen Saria jaso zuen Zeatikez taldeak. "Esan ez genuena" izena du haien estreinako zazpi abestiez osaturiko lan plazaratu berriak.
Gure Zirkua Usurbilen
Non: Urbil merkatalguneko aparkalekuan.
Emanaldiak:
-Azaroak 28, ostirala: 19:00. Sarrerak agortuak.
-Azaroak 29, larunbata: 18:00. Sarrerak agortuak.
Luzapena:
-Azaroak 30, igandea: 12:00. Sarrerak agortuak.
-Azaroak 30, igandea: 17:00. Sarrerak agortuak.
-Abenduak 4, osteguna: 20:00 Zeatikez taldearen kontzertua.
-Abenduak 5, ostirala: 19:00. Sarrerak agortuak.
-Abenduak 6, larunbata: 12:00. Sarrerak agortuak.
-Abenduak 6, larunbata: 18:00. Sarrerak agortuak.
-Abenduak 7, igandea: 12:00. Sarrerak agortuak.
Sarrerak eta informazio gehiago, gurezirkua.eus atarian eskuragarri.