Dendak, artisauak,.... plazara atera ditu larunbat eguerdi honetan, azaroaren 29an Hurbilago elkarteak. Aire libreko saltoki handian bilakarazi dute denen artean, bisitarien etengabeko joan-etorriak izan dituen frontoia.
Askotariko produktuak jarri dituzte guztion eskura: arropa, bitxiak, apaingarriak, margolanak, argazkiak... Herri ordezkaritza zabala izan du aurtengo hitzorduak; saltokien artean, Lizardi liburu dendakoak haien eskaintza ekarri dute pilotalekura. Artisau gisa diharduten hainbat herrikide ezagunen parte hartzea ere erakarri du Hurbilagoren azokak.
Herritik kanpotik etorritakoekin batera, haiengana jo dute informazio eske, egiten dutena ezagutzera edota erosketak egitera. Erosketak aipatuta, horien truke, usurbildar talde ezagunak prestaturiko gaztainak dastatzeko aukera izan da, sagardoaren laguntzaz.
Herriko taldeak aipatuta, Ziortza gazte elkartekoak ere nabarmendu behar. Haien materiala saltzeko postua izan dute eta parean, eskumutukorrekoak egiteko tailerra antolatu dute. Gaztetxo mordoa erakarri du ekimenak.
Segidan duzue, aurtengo Hurbilagoren Udazkeneko Azokan parte harturikoen zerrenda:
herrikoak: Arenza, Azi, Dale kandela, Iñurri, Jox, Lizardi liburudenda, makaë, Mikel Zubelzu, Sleepy Mimosa, Xükâ Eskuz Egina, Ziortza Gazte Elkartea.
Kanpotik etorritako postuak: Agur.Handmade, Aldaxka eskuz egina, Amaetabiok, Bihurri, Ciabellaidoo, Crea, Esther Gonzalez, Haritxoa, Hemendik Hara, Lajtau Crafts, Mumi Handmade, Nahi Bitxiak, Ni Naiz, n.mone, Norte Jewellery, Osabi Naturala, Tai Day Studio, Urluma.