24. Erle Eguna

Ezti ekoizle onenei gorazarre urteko jaialdi gozoenean

Noaua Aldizkaria 2025eko azaroaren 30a

Erleak ekarritako sariekin gorazarre egin zaie igande honetako, azaroaren 30eko 24. Erle Egunaren amaieran eztigintzan dabiltzan ekoizleei. Gozogintzako eta marrazki lehiaketako irabazleak ere nortzuk izan diren jakinarazi dute Erle Lagunak taldeko kideek.



Urtero ospatzen den Erle Egunak une zirraragarriena arratsaldeko 13:30an izaten du. Ikusmin handiena eragiten duen tartea izaten da. Zer datorren dakitenak Salbatore elizako balkoira begira jartzen dira. Handik erle handi batek ekartzen ditu, urteko hitzordu gozoenean antolatzen diren txapelketen sariak. Igande honetan, azaroaren 30ean eginiko 24. edizio honetan ere haur nahiz helduek eliza ataria izan dute arreta gune nagusi eta handik behera ekarri ditu erleak aipatu txapelak.

Bidean izan du oztoporik aurten. Dema plazan kokaturiko postuen haima batean harrapatua geratu da unetxo batez, ez aurrera ez atzera. Berehala atera da hortik halere eta fin asko heldu da, hurbiletik ikusi eta ukitu nahi zuen frontoiko jendartera.

Une horretan, sarituek janzteko txapelak hartu eta ekin diote goizean zehar eginiko lehiaketetako gorazarreen tarteari. Marrazki lehiaketako irabazleak jakinarazi ostean, lehenbizi, gozogintza txapelketan nagusitu direnak ezagutarazi dituzte. Segidan, Euskal Herriko Ezti Txapelketako irabazleak. Ekoizle berak bi sari irabazi ditu jokoan ziren hiru modalitateotan; mila lore, ezti argia eta ezti iluna sailetan hain zuzen.

Erle Lagunak taldeko kide Ana Urdangarin aritu da irabazleen izen-abizenak jakinarazten eta txapelak janzten, epaimahaiko bi kide ezagun; Esther Esparza aktorea eta Oscar Terol umoregilea.

Segidan duzue txapelkon sarituen datuen berri eta haien irudi bilduma:


24. Erle Eguna: sari banaketa

Gozogintza txapelketa
1-Patxi Franco.



2- Larraitz Izagirre.


Euskal Herriko Ezti Txapelketa

Mila Lore
1-Luis Nazabal.


2-Igor Altuna.



Ezti argia
1-Egoitz Irastorza.


2-Beñat Elorza.



Ezti iluna
1-Beñat Elorza.


2-Dabid Manso.



 

Sari banaketako argazki gehiago...