24. Erle Eguna

Erlea ardatz duten zenbait jardueren erakustaldiei lekua gaurko azokan

Noaua Aldizkaria 2025eko azaroaren 30a

24. Erle Egunak dibulgaziorako txokoa ere izan du frontoian.

Erlearen bueltako kultura transmititzen dihardute urtez urte, azaroko azken igandean egin ohi duten Erle Egunaren bidez. 24. edizio honetan ere, ondoko irudiotan ikusgai dituzuen erakustaldiei plaza eskaini diete Erle Lagunak taldekoek.

Bisitarien arreta erakarri, hurbiletik jarraitu eta hauetako ekimenetako batean, gainera, zuzenean parte hartu ahal izan dute.