Aurkezpenak eginda parte hartzeko garaia da. Asteotan herriko 16 saltokietan erosketak egitearen truke abenduaren 27an zozketatuko diren 650 Usurbil Bizi otarren zozketan parte hartzeko txartela eskuratu ahalko duzue. Guztira, herri sorkuntzaz eta ekoizpenaz hornituriko ehun saski osatu dituzte. Edukia, larunbatean, azaroaren 29an frontoian eginiko Hurbilagoren Udazkeneko Azokan aurkeztu zuten.
Idatzizko sorkuntza lanak, diskak, sagardoa, osagarriak, jatekoa, apaingarriak... eta gehiago. Ezin hornituagoa dator Kulturguneak, Udalak eta Hurbilagok sustaturiko 650 Usurbil Bizi otarra.
Albiste honi atxikitako talde argazkian duzue, egitasmoaren aurtengo edizioan parte harturiko Usurbilgo ekoizle eta sortzaileen ordezkaritza bat. Haiek guztiek urte amaieran zozketatuko diren otarrak herri sorkuntzaz eta ekoizpenaz osatzeko eginiko ekarpen oparoa ikusgai jarri zuten duela bi eguneko azokan.
Hiru kanpaina eta lasterketa
Hurbilagoz ari garela, bide batez, gogoan izan; batetik, zenbait kanpaina martxan dituztela. Egun euritsuetarako aterki gorri-gorriak jarri dituzte herritarron eskuragarri herriko saltokietan, behar ditugunean hartu eta gero bueltatzeko. Bestalde, bonboien kanpaina ere hor dago. 10.000 bonboi jarri dituzte herriko saltokietan. Bost urrezkoak izango dira. Urre kolorekoa egokitzen zaionari, 100 euroko erosketa balea jasoko du herriko saltokietan xahutu ahalko duena.
Azkenik, poltsa isotermiko berrerabilgarriak eskuratu ahal ditzakezue Usurbilgo saltokietan erosteko, 30 eurotik gorako erosketen truke.
Kanpaina hauez haratago, urtea lasterka agurtzeko deia egingo digu Hurbilago elkarteak beste behin. Abenduaren 31rako Hurbilago San Silbestre Herri Lasterketa ari dira antolatzen. Aurrerago irekiko dute izen-ematea.
650 Usurbil Bizi otarra
Parte hartzaileak
-33 ekoizle eta sortzaile: Aginaga sagardotegia, Aialde Berri sagardotegia, Alkartasuna Kooperatiba, Ameba, Arenza, Arkaitz Portularrume, Azi, Basatxerri, Borda txuri-Lumagorri, Bordatxo esneak, Edorta Agirre, Elhuyar Fundazioa, Ione Iruretagoiena, Iruin sagardotegia, Jakoba Errekondo, Jose Mari Zaldua-Sari Frutak, Joseba Tapia, Jurgi Fuentes, Maider Alzaga, Makaë, Mihise, Mikel Zubelzu, Noaua! Kultur Elkartea, Olatz Zabaleta, Pako Orbegozo, Rukula, Saizar sagardotegia, Urdaira sagardotegia, Usurbilgo Sagastia, Viafara, Xükâ eskuz egina, Yolanda Arrieta, Zaparra.
-Hamasei saltoki: Ane ile-apaindegia, Aizpurua okindegia, Alkartasuna Kooperatiba, Arruti harategia, Artzabal jatetxea, Enar Estetika, Esnaola janari-denda, NI ile-apaindegia, Intza ile-apaindegia, Iratze natur-denda, Laurok, Lizardi liburu-denda, Lurda, Opil goxo, Otar-Goxo, Usurbil Optika.
Abenduaren 26ra arte
650 Usurbil Bizi Otarren zozketan parte hartzeko txartelak eskuratzeko aukera herriko 16 saltokietan eginiko erosketen truke.
Abenduak 27, larunbata
13:30 Bezperan zozketaturiko 650 Usurbil Bizi 100 otarren banaketa ekitaldia Usurbilgo frontoian.
Antolatzaileak: Hurbilago, Kulturgunea eta Udala.