650 Usurbil Bizi

Beste hiru bisita gidatu, 2025a agurtu aurretik

Noaua Aldizkaria 2025eko abenduaren 2a

650 Usurbil Bizi herri egitasmoak 2025ari dagokion eskaintza borobiltzeko aurtengo azkeneko hiru bisita gidatuak antolatu ditu hurrengo asteotarako.

650 Usurbil Bizi herri egitasmoari lotutako aurtengo azken hiru bisita gidatuak programatu dituzte asteotarako, abenduaren 8tik 20ra hain zuzen. Hilaren 8an, jaieguna izango den hurrengo astelehenean, "Museo Irekia" bisita gidatua antolatu dute. Gehienez 14 lagunentzako tokia egongo den herri erdiguneko biran, Usurbilgo kaleetako kultur sorkuntza sakonago ezagutzeko aukera izango da.

Bestalde, Zaintzaren Usurbil bisita gidatua antolatu dute hilaren 19rako, herri hau eraikitzen ari den zaintza ekosistema hobekiago ezagutzea ahalbidetuko duena. Ibilbide horretan, Ugartondoko belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioak batzen dituen Txirikorda egitasmoa eta handik hurbil, Kalezarko zaintzadun etxebizitzen auzune Egurtzegi bisitatzeko aukera izango da ordubete pasatxoko tartean.

Azkenik, Salbatore Elizaren ondarearen ezagutzan sakondu nahi duenak, hilaren 20ko bisita gidatuan parte hartu ahalko du.


650 Usurbil Bizi: bisita gidatuak
Abenduak 8, astelehena
11:00-12:15 Museo Irekia bisita gidatua.

Abenduak 19, ostirala
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.

Abenduak 20, larunbata
11:00-12:30 Salbatore Elizaren ondarea bisita gidatua.

Informazio gehiago eta erreserbak: 650usurbilbizi.eus