Abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan gara. Egun horren harira Euskararen Astearen baitan hainbat ekimen egin dira egunotan; gala, kantu saioak, haurrentzako ikuskizuna...
Astearte honetan, abenduaren 2an, euskarazko liburuen truke azoka egingo dute Udarregi ikastolako Agerialderen eraikinean. "Bertan hainbat mahai egongo dira ipuin eta liburuekin", berri eman dute ikastolatik. HH5 eta LHko zikloko ikasleei zuzendua egongo da gaur arratsaldeko ekimena. Norberak etxetik eramandako liburuen truke, txarteltxo bat jasoko dute ikastolan aldez aurretik, gero ekimenaren mahaira joan eta trukea egiteko.
Euskararen Astea
Abenduak 2, asteartea
16:20 Liburuen truke azoka Agerialdeko patioan. HH5 eta LHko ikasleek etxetik aldez aurretik ekarritako liburuak beste batzuengandik trukatzeko aukera izango dute.
Abenduak 3, asteazkena
Euskararen Nazioarteko Eguna
18:00 Kantuz eta musikaz giroturiko ekitaldia frontoian.
Antolatzaileak: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea eta Zumarte Musika Eskola.
Udarregi ikastola
Goizean zehar, festa ikastolan: HHko haurrek buruarinak eta dantza izango dute lagun hamaiketako berezia egin aurretik. Arratsaldean, tailerrak eta kantagintza Agerialden bertan 16:10 inguruan.
LHko haurrak euskararen eta euskal kulturaren bueltan jolasean ibiliko dira herrian zehar; euria balitz, Oiardo kiroldegian. 11:50 aldera elkarrekin abestuko dute Mikel Laboa plazan.
DBHkoek Usurbilgo esamolde eta hitz bereziak landuko dituzte eta bertsolariez gozatzeko aukera ere izango dute, besteak beste.
Abenduak 4, osteguna
18:00 Yolanda Arrietak NOAUA! K.E.-rentzat prestaturiko "Pox, Mox eta Trumoi, ederra kasketa!" liburu aurkezpena Sutegi udal liburutegian.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.