2025/12/24 17:30

Jaia

Gabonak Usurbilen: Olentzero eta Mari Domingiren etorrera

Gabonak Usurbilen: Olentzero eta Mari Domingiren etorrera
Usurbil

Zehaztasunak: "Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira galtzagorri, joaldun, adar-jole eta trikitilarien laguntzarekin. Haurrak agurtu, haien nahi eta eskaerak erantzun, eta mendira itzuliko dira gauean, etxe guztietara iritsi ahal izateko. Galtzagorriek bihurrikeriaren bat egingo dute Mikel Laboa plazan eta, ondoren, Dema plazan nahi duenak Olentzero eta Mari Domingirekin argazkia ateratzeko aukera izango du. Abenduaren 12tik aurrera postontziak jarriko dira herriko hainbat gunetan, gutunak jaso ahal izateko".
Antolatzaileak: herritarrak, eragileak eta Udala elkarlanean.