Euskararen Eguna

Kantuan nahiz jolasean girotuko dute Euskararen Egun hau

Noaua Aldizkaria 2025eko abenduaren 3a

Euskararen Nazioarteko Egun girotua datorkigu beste urte batez asteazken honetan, abenduaren 3an.

Kantuan, jolasean... girotua datorkigu beste urte batez, asteazken honetako, abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egun hau. Goizetik iluntzera, herria girotuko duten zenbait hitzordu iragarri dituzte zenbait eragileek. Lerrootan dituzue xehetasunak:

Euskararen Nazioarteko Eguna
Abenduak 3, asteazkena
Euskararen Nazioarteko Eguna
18:00 Kantuz eta musikaz giroturiko ekitaldia frontoian.
Antolatzaileak: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea eta Zumarte Musika Eskola.

Udarregi ikastola
Goizean zehar, festa ikastolan: HHko haurrek buruarinak eta dantza izango dute lagun hamaiketako berezia egin aurretik. Arratsaldean, tailerrak eta kantagintza Agerialden bertan 16:10 inguruan.
LHko haurrak euskararen eta euskal kulturaren bueltan jolasean ibiliko dira herrian zehar; euria balitz, Oiardo kiroldegian. 11:50 aldera elkarrekin abestuko dute Mikel Laboa plazan.
DBHkoek Usurbilgo esamolde eta hitz bereziak landuko dituzte eta bertsolariez gozatzeko aukera ere izango dute, besteak beste.

Abenduak 4, osteguna
18:00 Yolanda Arrietak NOAUA! K.E.-rentzat prestaturiko "Pox, Mox eta Trumoi, ederra kasketa!" liburu aurkezpena Sutegi udal liburutegian.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.