Euskararen Eguna

Aldarrikapen egunaz gain, gaurkoa jaieguna ere bada

Noaua Aldizkaria 2025eko abenduaren 3a

Abenduaren hirugarren honetako Euskararen Nazioarteko Egunez, jaieguna dute udal zerbitzuetan.

Aldarrikapen eta ospakizun hitzorduen artean txertatu beharreko albistea honako hau ere. Jaieguna ere bada eta asteazken honetako, abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Eguna; bai behintzat, irudiotan dituzuen udal zerbitzuentzat. Jaieguna dute Udalak berak sare sozialen bidez jakinarazi duenez eta urte luzez egin ohi duten moduan.

Hala, esaterako, Sutegi udal liburutegiak egoitza atarian jarri ohi duen egutegian gorriz seinalatua ageri da gaurko eguna. Sarbidea itxia zegoen, baita Potxoeneakoa edota udal erregistrokoa ere. Ateak itxita urtean zehar, gainerako igande eta jaiegunetan gertatu ohi den moduan.

Bestelako jaiegunen egutegi bat izan daitekeenaren adibide argia honako hau zalantza izpirik gabe.

Bide batez, gogoan izan, onartua dagoela 2026rako jaiegun ofizialen egutegia, Eusko Jaurlaritzak onarturikoa. Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Udalak beste jaiegun bana hautatua dute; Usurbilgoak, ohi bezala, uztailaren 2ko jaiegunaren alde egina du.

2026ko jaiegunen egutegia
Urtarrilaren 1a (Urteberri Eguna).
Urtarrilaren 6a (Errege Eguna).
Martxoaren 19a (San Jose Eguna).
Apirilaren 2a (Ostegun Santua).
Apirilaren 3a (Ostiral Santua).
Apirilaren 6a (Pazko bigarrena edo astelehena).
Maiatzaren 1a (Langileen Eguna).
Uztailaren 25a (Santiago Eguna).
Abuztuaren 15a (Jasokunde Eguna).
Urriaren 12a (Espainiako Egun Nazionala).
Abenduaren 8a (Sortzez Garbiaren Eguna).
Abenduaren 25a (Eguberri Eguna).

Horrez gain:
-Udalerri mailako jaieguna: uztailaren 2a.
-Gipuzkoa mailako jaieguna: uztailak 31.