Euskararen Eguna

Zumarte eta Kantu Taldea, euskara plazaratzeko ahaleginean bat eginik

Noaua Aldizkaria 2025eko abenduaren 3a

Zumarte Musika Eskolak eta Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak bat egin dute, Euskararen Nazioarteko Egun hau borobiltzeko, asteazken iluntzean egindako kalejiran.

Kantuak eta musikak bat egin dute Usurbilen, asteazken honetako, abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Eguna borobiltzeko. Arratsaldeko 18:00etan ekin diote, bi alor horietan eragiten diharduten taldeek elkarrekin antolaturiko hitzorduari. Izan ere, Zumarte Musika Eskolak eta Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak bat egin dute euskarari gorazarre egiteko egun honetan.

Kantuz eta musikaz plazaratu dute euskara Usurbilgo plazara ekitaldi ibiltarian. Frontoian hasi dute hitzordua eta gerora, kalejiran joan dira Artzabal aldera. Aipatu moduan, hitzorduan zehar, kantua eta musika tartekatu dute txandaka, baina biak partekatu dituzte bertan zirenek.

Kantuan aritu dira Zumartekoak eta Zumarteko trikitilari eta panderojoleek gidatu dute herri erdigunean barrena egindako kalejira. Ibilbide osoan, halere, aldarri bakar eta nagusia izan dute ahotan; euskarari gorazarrea.