Kontzertua gaur Gure Zirkuan

Noaua Aldizkaria 2025eko abenduaren 4a

Bira amaieraren azken txanpan den Gure Zirkuak Zeatikez taldearen kontzertua antolatu du ostegun honetarako, abenduaren 4rako.

Azaroaren 14an hasitako zortzigarren bira amaieraren azken txanpara heldu da Gure Zirkua. Asteburu honetan, abenduaren 5etik 7ra eskainiko ditu azken saioak Urbil merkatalguneko aparkalekuan. Txartel guztiak salduak ditu, agortuak beraz. Aurretik, ordea, kontzertu bat ere antolatu dute, ostegun honetarako, abenduaren 4rako hain zuzen, iluntzeko 20:00etan; Zeatikez talde donostiar berriarena.

Sarrerak salgai dituzte oraindik 3,5 eurotan gurezirkua.eus atarian. Azaroaren 20an Gasteizko Jimmy Jazz aretoan eginiko Gaztearen Maketa Lehiaketaren finaleko Entzulearen Saria jaso zuen Zeatikez taldeak. "Esan ez genuena" izena du haien estreinako zazpi abestiez osaturiko lan plazaratu berriak.

Gure Zirkua Usurbilen
Non: Urbil merkatalguneko aparkalekuan.
Emanaldiak:
-Abenduak 4, osteguna: 20:00 Zeatikez taldearen kontzertua.
-Abenduak 5, ostirala: 19:00. Sarrerak agortuak.
-Abenduak 6, larunbata: 12:00. Sarrerak agortuak.
-Abenduak 6, larunbata: 18:00. Sarrerak agortuak.
-Abenduak 7, igandea: 12:00. Sarrerak agortuak.

Sarrerak eta informazio gehiago, gurezirkua.eus atarian eskuragarri.