Ohi baino neurketa gutxiago, asteburu luzeago honetan

Noaua Aldizkaria 2025eko abenduaren 5a

Pilota eta eskubaloi partidak izango dira ostiral eta larunbat honetan, hurrenez hurren. Horrez gain, gogoan izan, 2. Ibai-Ondo Backyard erronkarako nahiz Irisasi BTT Hotzak Akabatzen ekimenetarako izen-emateko epealdiak zabalik segitzen duela. Usurbil F.T.-ri dagokionean, bere 50. urtemuga tarteko, produktuen katalagoa jarri dute eskuragarri. Lerrootan dituzue xehetasunak.

Pilota Usurbilen
Abenduak 5, ostirala
17:45
Infantil errendimendu mailako Gipuzkoako final laurdenak:
Pagazpe (Murua)-Ados (Saralegi)
Pagazpe (Harreguy)-Zarautz

Eskubaloia kiroldegian
Abenduak 6, larunbata
17:30
Senior mutilak: Saizar Usurbil K.E.-Ilcapo Hondarribia Bidasoa.
09:15-13:15
Benjaminen eta alebinen topaketa:
Parte hartzaileak:
-Liga 1 (benjaminak): Bidasoa 1, Usurbil, Egia, Bidasoa 2.
-Liga 2 (alebin neskak+mixtoak): Zarautz, Egia, Usurbil, Zumaia 1, Zumaia 2.
-Liga 3 (alebin mutilak): Zumaia 1, Egia, Zarautz 1, Zarautz 2, Zumaia 2.
09:25-09:50 Bidasoa 1 - Usurbil / Zarautz - Usurbil / Egia - Zumaia 1.
09:50-10:15 Egia - Zumaia 1 / Egia - Bidasoa 2 / Zarautz 1 - Zumaia 2
10:15-10:40 Usurbil - Egia / Zarautz 2 - Egia / Zumaia 2 - Usurbil
10:40-11:05 Zarautz - Egia / Bidasoa 1 - Bidasoa 2 / Zumaia 1 - Zumaia 2
11:05-11:30 Zarautz 1 - Zarautz 2 / Zumaia 1 - Usurbil / Usurbil - Bidasoa 2
11:30-11:55 Egia - Bidasoa 1 / Egia - Zarautz 1 / Egia - Zumaia 2
11:55-12:20 Usurbil - Egia  / Zarautz - Zumaia 1 / Zarautz 2 - Zumaia 2
12:20-12:45 Egia - Zumaia 2 / Zumaia 1 - Zarautz 1 / Zarautz - Zumaia 2
12:45-13:10 Zumaia 2 - Zumaia 1 / Zumaia 1 - Zarautz 2
13:10-13:35 FINALA (benjaminak) / FINALA (alebin neskak+mixtoa) / FINALA (alebin mutilak)


Usurbil FTren 50. urtemugako katalogoa
Produktuen katalogoa Usurbil F.T.ren Facebook sare sozialean duzue. Bertan den lotura baten bidez egin daitezke eskaerak. Bestela, Haraneko tabernan presentzialki eskaera orria be-teta egin daiteke eskabidea. Abenduaren 21era arte eginiko eskaerak hilaren 22an banatu-ko dituzte, 11:00-13:00 artean Haraneko goiko lokalean.

2. Ibai-Ondo Backyard erronkarako izen-ematea
Usurbildarrei zuzenduriko izen-emate esklusiboaren ondotik, martxoaren 28ko asteburuan Santuenean antolatzen ari diren 2. Ibai-Ondo Backyard erronkarako inskripzio epealdi orokorra zabalik da interesdun ororentzat. Izena emateko ibaiondobackyard.eus atarira jo beharko duzue. Egin beharrekoa erraza da. Bertan egongo den formularioa bete eta horren ostean, "email bat jasoko duzue. Jasotzen duzuen mezu motaren arabera, ordainketa egin beharko duzue edo ez", ohartarazi dute antolatzaileek. Deialdi horren harira, "zalantzarik baduzue, galdetu Instagram bidez edo webguneko formularioa erabiliz", jakinarazi dute antolatzaileek.  Izena emateko asmotan direnei adierazi dietenez, "adi egon, plazak oso mugatuak dira!" eta. Gogoan izan, 100 lagunentzako tokia egongo da ekimen horretan. Laurdena, 25 plaza lehentasunez usurbildarrei eskaini zieten azaroko bigarren hamabostaldian zehar herrikideontzat soilik bideraturiko izen-emate kanpainaren bidez. 25 plaza horietatik bost Santueneako Ibai-Ondo elkarteko bazkideei zuzenduak zeuden. Orduero 6,7 kilometroko ibilbidea osatzean datza Ibai-Ondo Backyard erronkak.


Irisasi BTT Hotzak Akabatzen
Zabalik dute urtarrilaren 25ean egingo den Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probarako izen-ematea kronoak.com atarian. Urtarrilaren 23ra arte izango da tramitazio hau egiteko tartea, 28 euroren truke. Proba egunean ezingo da izena eman. 500 lagunentzako tokia egongo da. Adi, izena ematen duten lehenengo 400 lehiakideek maillot bat jasoko dute opari gisa. Neurria aukeratzeko abenduaren 11ra arteko (iluntzeko 20:00ak arteko) epealdia finkatu dute antolatzaileek. Egun horretatik aurrera izena emandakoek, maillotaren neurria dortsala jasoko duten egun berean hautatu ahalko dute, egun horretan geratzen diren mailloten artean hautatu beharko dute.