Lurraldebusek bere ohiko zerbitzuen eskaintza indartuko du asteburu osoan, gauero, gaurtik ospakizun giro betean izango diren Orioko jaiak direla eta. Izan ere, berez, ostiralez 01:00ak aldera arte eskaintzen du Lurraldebusek zerbitzua ostiral gauetan, larunbatetan gau osoan orduero eta igandetan etenaldia izaten da.
Asteburu honetan, ordea, gaurtik hasita astelehen goizaldera arte, ostiral, larunbat eta igande gauetan zerbitzua eskainiko du Lurraldebusek Usurbil eta Zumaia artean; zerbitzu bereziak ostiral eta igande gauetan, ohikoak larunbat gauean zehar. Segidan duzue zerbitzu horiei guztiei buruzko informazio zehatza. Xehetasun gehiago, lurrraldebus.eus atarian edo 900 300 340 telefono zenbakian jaso ahalko dituzue.
Abenduak 5 eta 7, ostirala eta igandea: zerbitzu bereziak

