Bira amaiera bere bukaerara heldu zaie Gure Zirkuan. Azaroaren 14az geroztik Urbil merkatalguneko aparkalekuan hasitako zikloa egunotan borobilduko du, igande honetan bertan, abenduaren 7an. Egunotarako azken saioetarako txartelak azaroa agurtzerako agortuak zituzten.
Zortzigarren bira Usurbilen borobildu arren, sare sozialen bidez gabonetan Tolosan izango direla iragarri dute. Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra beste hamar saio eskainiko dituzte. Ziklo horri, gainera, hilaren 23an ekingo diote "Gure umorea" komedia jaialdiarekin. Informazio gehiago, gurezirkua.eus atarian duzue eskuragarri.
Gure Zirkua Usurbilen
Non: Urbil merkatalguneko aparkalekuan.
Emanaldiak:
-Abenduak 5, ostirala: 19:00. Sarrerak agortuak.
-Abenduak 6, larunbata: 12:00. Sarrerak agortuak.
-Abenduak 6, larunbata: 18:00. Sarrerak agortuak.
-Abenduak 7, igandea: 12:00. Sarrerak agortuak.