Gabonak

Mari Domingiri eta Olentzerori bidea argitzeko laguntzaileak behar dituzte

Noaua Aldizkaria 2025eko abenduaren 5a

Animatzen direnek, abenduaren 7ra arteko tartea dute izena emateko.

Badator negu hasierako ospakizunen garaia. Hamaika hitzordu izango ditugu hurrengo asteotan; tartean, urtero hutsik egiten ez duten klasikoak. Izan ere, abenduaren 24an Mari Domingiri eta Olentzerori harrera egingo zaie herri honetan, bezperan Aginaga izan ostean.

Dagoeneko hitzorduaren prestaketa lan betean dira antolatzaileak. Haiengandik jasotakoa da lerrootara dakarkizuegun deialdia. Izan ere, laguntza behar dute Mari Domingiri eta Olentzerori hilaren 24an egingo zaien bidea argitzeko.

Azken urteotan, DBH1eko ikasleak izan ohi dira zeregin horietan jardun izan dutenak. Aurtengoan, ordea, lastargiak eskuartean bide argitze lan horietan aritzeko nahikoa talde jendetsua osatzerik ez dute izan. Horregatik, lerroon bidez, abenduaren 24ko hitzorduan, modu horretan, bide argitzaile gisa parte hartzera deitu dute antolatzaileek.

Interesdunentzat, igandera arteko, abenduaren 7ra arteko epealdia finkatu dute izena emateko. Horretarako hain zuzen, telefono zenbaki honetara deitu behar da: 607 389 444.