Abenduak 6 ditu gaur, larunbata, gazte indenpendentistek azken orduotan gogorarazi moduan, 47 urte bete dituen Espainiako Konstituzioaren Aurkako Eguna. Egun horren harira, bideraturiko ekintza baten berri eman du azken orduotan Usurbilgo Ernaik sare sozialen bidez. Izan ere, Usurbilgo udaletxeko balkoian ezarria zegoen ikur espainiarra kendu dute.
Instagram sare sozialera igotako bideoaren bidez jakinarazi dutenez, "Usurbilgo gazteok herriko ikur espainolista kendu dugu estatu espainiarrak Euskal Herriarekiko gauzatzeko duen ukazioa eta zapalkuntza salatuz. Gaurko egunean, abenduak 6, espainiar konstituzioari ez!", aldarrikatu dute.
Ver esta publicación en Instagram
Ver esta publicación en Instagram