Liburutegiko urteko azken ekintzen astea

Noaua Aldizkaria 2025eko abenduaren 8a

Oparo joan zaien 20. urtemugako 2025a agurtzeko, azkeneko hiru hitzorduak deitu ditu Sutegi udal liburutegiak abiatu berri dugun aste honetarako.

Bi irakurketa-solasaldi eta liburu aurkezpen bat; guztia abiarazi berri dugun aste honetan. Oparo joan zaio agurtzear dugun 2025. urtea, azaroaren 5ean Sutegin direnetik 20 urte betetako udal liburutegiari.

Aste honetarako antolatu dituzte aurtengoari dagozkion azkeneko hiru ekintzak:

Sutegi udal liburutegia
Abenduak 9, asteartea
16:45-17:45
Irakurketa-solasaldia gaztetxoentzat.
Nori zuzendua: 9 urtetik gorako haur eta gaztetxoentzako.
Bideratzailea: Yolanda Arrieta.
Zehaztasunak: "Mintzagai izango dugun liburua Euskadi Saria irabazi berri duen Karmele Mitxelenaren "Aitona Floren" liburu ederra izango da".
Oharra: "liburuak jada eskuragarri ditugu Liburutegian bertan, saioaren aurretik lasai irakurri ahal izateko".

Abenduak 11, osteguna
18:30-19:45 Irakurketa-solasaldia.
Zehaztasunak: "Solasaldia Alaine Agirreren bitartekaritzaz. Mintzagai izango dugun liburua, Goiatz Labandibarren "Bekatua".
Oharra: Liburuak eskuragarri izango ditugu Liburutegian.

Abenduak 12, ostirala
18:30-19:45 Yolanda Arrietaren liburu aurkezpena .
Zehaztasunak: "Yolanda Arrietak, duela 30 urte idatzi zuen "Jostorratza eta haria" liburuaren berrargitalpena aurkeztuko du".
Oharra: liburuak eskuragarri izango ditugu Liburutegian.

Negu hasierako ospakizunetan...
2025eko Usurbilgo sorkuntza uzta ikusgai Sutegin.

Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.