Badatoz negu hasierako ospakizunak eta nabari da, jada ez, soilik hainbat etxebizitzetako balkoi eta leihoetan, baita herri osoarena den plaza publikoan ere. Usurbilen ere piztu dute urte amaierako sasoi hau. Herri erdiguneko biribilguneetako batean astearte iluntze honetan jasotako irudiak dituzue. Argiztaturiko etxeekin apaindua dago. Aipatu moduan, ez da itxuraldaturiko eremu bakarra.
Jokin Eizagirre herrikideak sortutako apaingarri bereziekin girotuko dituzte datozen ospakizun asteak, bai herri erdigunean baina iaz bezala, baita Txokoalden, Zubietan, Aginagan edota Santuenean, eta aurten baita Kalezarren ere. Belmonte kalea ere apainduta egongo da.
Laster, gainera, Mari Domingi eta Olentzero ere kokatuko dituzte, ohi bezala, Mikel Laboa plazan.