Baserritarrak zaintzea, sektore horretako jarduna eten gabe. Alor horretako ustiategiei zuzenduriko ordezkapen zerbitzua abiarazi du Usurbilgo Udalak udazken honetan, Behemendi Landa Garapeneko elkartearen bidez. "Zerbitzu horrek baserritarrei aukera emango die euren ordez lan egingo duen norbait topatzeko gaixotasun edo istripu baten ondorioz lanerako ezindua badago, oporrak hartu ahal izateko edo lan-karga handiko garaietan ordezko edo langile-laguntzaile bat edukitzeko. Modu horretara, baserriko jardunak etenaldirik ez izatea bermatzen da", azaldu dute Usurbilgo Udaletik.
Hala, irailean eta urrian bi ustiategi izan dira zerbitzu horren erabiltzaileak, Udaletik aditzera eman dutenez; guztira, "16 egun bete dira ordezkapen-zerbitzuarekin". Zerbitzu honi begira, guztira, "1.280 euroko ekarpena egin du udaleko Nekazaritza eta Abeltzaintza sailak. Horrez gain, baserritarrek ere zati bat ordaindu dute".
Zerbitzu hau hedatzeko asmotan da Udala. "
-Behemendi Landa Garapeneko Elkartea: