Ekintzen azken astean da Sutegi udal liburutegia. Aurtengo azken hitzorduak deitu dituzte egunotarako; azkenaurrekoa ostegun honetarako, abenduaren 11rako, 18:30etan liburutegian bertan. 2025eko azken irakurketa-solasaldia programatu dute. Alaine Agirrek bideratuko duen saioan, Goiatz Labandibarren "Bekatua" aztertuko dute.
Ostiralean, bestalde, Yolanda Arrietaren txanda izango da. Herrikideak duela hiru hamarkada idatzitako "Jostorratza eta haria" liburuaren berrargitalpena aurkeztuko du.
Sutegi udal liburutegia
Abenduak 11, osteguna
18:30-19:45 Irakurketa-solasaldia.
Zehaztasunak: "Solasaldia Alaine Agirreren bitartekaritzaz. Mintzagai izango dugun liburua, Goiatz Labandibarren "Bekatua".
Oharra: Liburuak eskuragarri izango ditugu Liburutegian.
Abenduak 12, ostirala
18:30-19:45 Yolanda Arrietaren liburu aurkezpena .
Zehaztasunak: "Yolanda Arrietak, duela 30 urte idatzi zuen "Jostorratza eta haria" liburuaren berrargitalpena aurkeztuko du".
Oharra: liburuak eskuragarri izango ditugu Liburutegian.
Negu hasierako ospakizunetan...
2025eko Usurbilgo sorkuntza uzta ikusgai Sutegin.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.