Auto-ilarak Usurbilgo herri sarreran

Erredakzioa 2025eko abenduaren 11

Autobus batek matxura izan du Oxtapeko sarrera parean, N-634 errepidean. 15:30ak aldera gertatu da ezbeharra. Ertzaintzak errail bat itxi egin behar izan du eta trafikoaren joan etorria txandakako sisteman antolatu du.17:00ak aldera mekanikariak autobusa konpondu nahian segitzen zuten. 

Eusko Jaurlaritzako trafiko zuzendaritzak aditzera eman duenez, ezbeharra 15:30ak aldera gertatu da N364 errepidean, Oxtapeko sarreran, Bizkarre baserriaren aldamenean. Autobusaren matxurak ez du trafikoa erabat eten, baina asko moteldu du ibilgailuen joan-etorria.