Zenbait ikastaro asteburuan

Noaua Aldizkaria 2025eko abenduaren 12a

Bi ikastaro iragarriak dituzte astebururako Txokoaldeko Txokoargi elkartean. Bestalde, NOAUA! K.E.-ren igandeko San Tomas azokan apainketa tailerra ere egingo da.

Txokoargiko ikastaroak
Ikastaro bikoitza asteburu honetan, Txokoaldeko Txokoargi elkartean. Batetik, azaroaren 28koaren ondotik, sendabelar tailerraren bigarren saioa antolatu du Txokoaldeko Txokoargi elkarteak ostiral honetan, abenduaren 12an, 17:30etan, izen bereko auzo elkartearen egoitzan bertan. Leire Lazkanok bideraturiko saiootan 12 lagunentzako tokia egongo da. Prezioa, 20 euro. Izena emateko deitu 619 591 849 telefono zenbakira.

Biharamunean, errege opila egiteko ikastaroa antolatu du Txokoargik abenduaren 13an, 10:00-12:00 artean. Idoia Artuzamonoak bideratuko du saioa. Gehienez 12 lagunentzako tokia egongo da. Izena aurrez eman beharko da 619 591 849 telefono zenbakian (arratsaldez, 16:00-18:00 artean). Prezioa: 15 euro.

Antzerkigintza tailerra Pelaioenean

Ixabel Agirresarobek Belmonte auzo elkarteak antolaturiko antzerki tailer bat eskainiko du abenduko oporraldian 8-12 urte artekoentzat, Kalezarko Pelaioenean, abenduaren 22an, 23an, 26an eta 27an, goizez, 10:30-12:00 artean. Izena emateko epea zabalik da. Horretarako email bat idatzi behar zaio Ixabeli, helbide honetara: ixabel.agirresarobe@gmail.com Tailerrean parte hartzeko 20 euro ordaindu beharko dira. Gehienez 12 lagunentzako tokia egongo da.

Santuenea K.E.
Buztinarekin jolastu eta margotzeko saio bana antolatu du Santuenea Kultur Elkarteak hurrengo neguko oporraldirako. Lehen saioa, abenduaren 29an izango da, 17:00-19:00 artean, auzoko ludotekan, Santuenea 16an, buztinarekin jolasteko. Urtarrilaren 7rako programatu dute bigarren saioa, ordu eta leku berean, "buztina margotzen" izenekoa. Izen-emateko aukera ezberdinak izango dira:
-Bi saioetarako: Santuenea Kultur Elkarteko bazkideek 2 euro, gainerakoek 7 euro.
-Saio bakarrerako: Santuenea Kultur Elkarteko bazkideek euro bat, gainerakoek 4 euro.
Izen-ematea: 621 095 644 / santueneake@gmail.com

KzGunea
Abenduaren 23ra arte, 09:00-13:00 artean irekiko dute Usurbilgo KzGunea. Hona hemen, aurtengo azken ikastaroen eta 2026rako programaturiko lehenengoen berri:
-Abenduak 16-19, 09:00-11:00 "Ikasi online banka modu erraz eta seguruan erabiltzen".
-Abenduak 22-23, 09:00-11:00 "Online izapideak Osakidetzarekin".
-Urtarrilak 7-15, 18:00-20:00 “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi”.
-Urtarrilak 16, 18:00-20:00 “Google Translate. Testuak eta web orriak itzuli”.
-Urtarrilak 19-30, 16:00-18:00 “Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi”.
Informazio gehiago:
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net

Kantu Taldea
Ohi bezala, arratsaldeko 18:00etan elkartzen dira astelehenero Agerialdeko musika gelan Usurbilgo Euskal Kantu Taldeko kideak.

Eskulanen tailerra
Gantxilloa, bolilloa... lantzeko taldea osatua dute Usurbilen. Etumeta AEK euskaltegiak duen egoitzan (Kale Nagusia 43, behea) biltzen dira, astelehen goizero bi orduz, 9:30-11:30 artean. Urritik ekainera izango dira bertan.

Dantza garaikide ikastaroa
Asteazkenetan batuko dira kiroldegian, 19:00-20:30 artean. Helduei zuzendua egongo da. Izena emateko, deitu telefono hauetako batera: 657739523 (Marta), 627310660 (Marijo). Prezioa: 40 euro, hilean.