"Demagun bizitza oihal bat dela. Demagun oihal horrekin neurriko jantziak jos daitezkeela. Demagun Jostorratza eta haria hauxe dela: ama batek jaiotzear dagoen alabari oparitzen dion josteko manuala, patroiak eratuz, txatalak batuz eta urradurak errepasatuz neurriko soinekoak molda ditzan bizitzaren oihalean".
Hortxe "Jostorratza eta haria" liburuaren abiapuntua. Yolanda Arrietak duela hiru hamarkada idatzitako sorkuntza lana berrargitaratu ostean, ostiral honetan, abenduaren 12an Sutegi udal liburutegian aurkeztuko du.
Ekintza horrekin, akabo aurtengoz liburutegikoen hitzorduen eskaintza. 2025a agurtu aurretik, ordea, urtean zehar Usurbilen edo usurbildarrek plazaraturiko sorkuntza lanen bilduma ikusgai jarriko dute hurrengo asteotan erakustaretoan.
Sutegi udal liburutegia
Abenduak 12, ostirala
18:30-19:45 Yolanda Arrietaren liburu aurkezpena.
Zehaztasunak: "Yolanda Arrietak, duela 30 urte idatzi zuen "Jostorratza eta haria" liburuaren berrargitalpena aurkeztuko du".
Oharra: liburuak eskuragarri izango ditugu Liburutegian.
Negu hasierako ospakizunetan...
2025eko Usurbilgo sorkuntza uzta ikusgai Sutegin.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.