Independentzia Eguna

Buruntzaldea independentziara bultzatzeko eskualde mailako mobilizazioa egin dute

Noaua Aldizkaria 2025eko abenduaren 13a

Buruntzaldeako Ernaik larunbat honetarako, abenduaren 13rako deitutako Independentzia Egunaren baitan mobilizazioa egin dute iluntze honetan, "Buruntzaldeatik independentziara" aldarripean.

Goizeko ekitaldiaren eta eguerdiko bazkariaren ondotik, mobilizaziorako tartea hartu du Buruntzaldeako Ernaik larunbat honetan, abenduaren 13an Usurbilen antolaturiko eskualde mailako Independentziara Egunean. Iluntzeko 19:30ak jota, Mikel Laboa plazatik abiarazi duten manifestazioak herri erdiguneko kaleak zeharkatu ditu, "Buruntzaldeatik independentziara" aldarripean.

Abiapuntura itzuli aurretik egindako biraren baitan, independentzia aldarrikatu dute sarritan. Salatu dute baita euskararen aurkako oldarraldia eta justizia eskatu dute geure hizkuntzarentzat.

Horrekin batera, Palestina askatzea galdegin dute, horixe izan da hain zuzen, manifestazioan zehar nabarmendu eta tarte berezia eman nahi izan dioten mezuetako bat. Palestinarekin bat egin nahi izan dute mobilizazio berean.

Ikurriña babestearen aldeko eta bandera espainolaren aurkako mezua ere plazaratu dute mobilizazioan zehar. Faxismoaren aurkako aldarriak entzun dira. "Gazteok independentzia" aldarria izan da entzunena halere, mobilizazio osoan zehar.