Babarrunetan, 13 ekoizle aurkeztu dira eta hauek izan dira sarituak:
Antonio Eizagirre Aldapa baserrikoa, Juan Karlos Balerdi Izarpe etxekoa eta Joxe Mari Galarraga Galdagorri baserrikoa, hurrenez hurren.
Sagardo lehiaketan, 20 izan dira lehian aritu diren ekoizleak. Epaimahaiarentzat, Joxe Ramon Unanue Agerreazpi baserriko sagardoa izan da aurtengo onena. Bigarren saria Beñat Irazustarentzat izan da (Teresanea etxea) eta hirugarren saria Anttoni Bengoetxearentzat (Troia baserria).
Aurten, estrainekoz, sagardo lehiaketako bigarren saria banatu gabe geratu da, saritua ez zegoelako frontoi inguruan. Txapelduna bai, agertu da sari banaketa ostean.