Jo eta su aritu dira azoka ireki den unetik bertatik. NOAUA! Kultur Elkarteak igande honetan, abenduaren 14an antolaturiko ekimenaren baitan, ikusmina sortu ohi duten babarrun eta sagardo txapelketak egin dira. Eguerdian eman dira ezagutzera sarituak. Horretarako, ordea, aldez aurretik gogotsu aritu dira epaitzen aurtengo lehiaketon ediziora aurkezturiko herriko produktuak. Izan ere, etxean ekoitzitako babarrun eta sagardoa zen txapelketa hauetara aurkeztu zitekeena.
Aurtengoan, hogei ekoizleek parte hartu dute sagardo txapelketan eta hamahiruk babarrunarenean. Herriko elkarteetako, ostalaritzako nahiz sagardogintza munduko ordezkaritzak hautatu ditu sagardo lehiaketako hiru edari onenak. Tolosako babarrun elkarteko bi ordezkari etorri dira, bestalde, urtero moduan, jaki horren lehiara aurkezturikoak epaitzera.
Segidan dituzue 2025eko azoka honetan parte hartu duten udalerri honetako babarrun eta sagardo ekoizleen zerrenda:
San Tomas azokako babarrun eta sagardo txapelketak
Parte hartzaileak
Sagardo txapelketa:
1-Jon Mikel Larrañaga.
2-Xabier Linazasoro.
3-Juan Inazio Lizaso.
4-Aldapa baserria.
5-Xabier Soroa.
6-Troya baserria.
7-Imanol Eizagirre.
8-Koldo Lertxundi.
9-Izeta anai-arrebak.
10-Egiluze Haundi.
11-Aritz Zabaleta.
12-Goristidi baserria.
13-Ibindos baserria.
14-Zugasti baserria.
15-Teresaenea etxea.
16-Etxeberri Txiki.
17-Kupela taldea.
18-Ermotei baserria.
19-Zelaieta etxea.
20-Agerrazpi.
Babarrun txapelketa:
1-Luarri etxea.
2-Iparralde etxea.
3-Galdagorri baserria.
4-Zugasti baserria.
5-Zelaieta etxea.
6-Agerre Haundi baserria.
7-Galdagorri baserria.
8-Izarpe etxea.
9-Ostatu baserria.
10-Berritzabitarte baserria.
11-Bizkarre baserria.
12-Juan Ignazio Lizaso.
13-Aldapa baserria.