Tipi-tapa nork bere erritmora, urtea herri merkataritzaren eta ostalaritzaren alde korrika eginez agurtu ahalko du beste behin, Hurbilago San Silbestre Herri Lasterketaren bidez. Dagoeneko zabalik da abenduaren 31ko ekimenean izena emateko epealdia. Telematikoki bideratu ahalko duzue izen-ematea, antolatzaileek gertuago.eus atarian zintzilikaturiko estekaren bidez.
Abenduaren 26ko goizeko 9:00ak arte eman ahalko duzue izena helbide horretan. Hortik aurrera, apuntatu nahi baduzue lasterketa egunera arte itxaron beharko duzue. Izan ere, Hurbilago elkartetik jakinarazi dutenez, hilaren 31n 16:00-16:30 artean ere frontoian bertan presentzialki izena emateko aukera egongo da.
Tramite hau egitea ezinbestekoa izango da, lasterketa amaieran egingo diren sarien zozketan parte hartu ahal izateko.
Azken urteotan ugaritu dira lasterkarien artean mozorrotu izan direnak. Antolatzaileek jakianarazi dutenez, mozorro onenak ere saria jasoko du.
Urteko azken lasterketa, abenduaren 31n, arratsaldeko 17:00etan abiatuko da frontoitik. Ez da, ordea, Hurbilagok asteotarako iragarritako ekimen bakarra izango.
Hurbilagoren deialdiak
Kanpainak
-Aterki gorriak eraman eta itzultzeko.
-Bonboiak: 10.000 bonboi herriko saltokietan, erosketen truke jasotzeko. Bost, urre kolorekoak. Egokitzen zaienei 100 euroko erosketa bale bana jasoko dute, herriko saltokietan xahutu ahalko dutena.
-Poltsa isotermiko berrerabilgarriak eskuratu ahal ditzakezue Usurbilgo saltokietan erosteko, 30 eurotik gorako erosketen truke.
Abenduaren 26ra arte
650 Usurbil Bizi Otarren zozketan parte hartzeko txartelak eskuratzeko aukera herriko 16 saltokietan eginiko erosketen truke: Ane ile-apaindegia, Aizpurua okindegia, Alkartasuna Kooperatiba, Arruti harategia, Artzabal jatetxea, Enar Estetika, Esnaola janari-denda, NI ile-apaindegia, Intza ile-apaindegia, Iratze natur-denda, Laurok, Lizardi liburu-denda, Lurda, Opil goxo, Otar-Goxo, Usurbil Optika.
Abenduak 27, larunbata
13:30 Bezperan zozketaturiko 650 Usurbil Bizi 100 otarren banaketa ekitaldia Usurbilgo frontoian.
Antolatzaileak: Hurbilago, Kulturgunea eta Udala.
Abenduak 31, asteazkena
17:00 Hurbbilago San Silbestre Herri Lasterketa frontoitik.
Amaieran, oparien zozketa.
Izen-ematea: gertuago.eus atarian, abenduaren 26ko goizeko 9:00ak arte. Bestela, presentzialki, abenduaren 31n, 16:00-16:30 artean frontoian.
Antolatzailea: Hurbilago elkartea.